Elikagaiak batzeko prozesua martxan da

Bizkaie! 2020-11-16 11:36   Pil-pilean

Bizkaiko Elikagai Bankuak sustaturiko ekimena gaur hasi da.

Zazpigarren elikagai-bilketearen edizino hau sistema jakin bat jarraituaz egingo da: denda zein supermerkaduetako elikagai-poltsen ordez, diru-bonuak erabiliko dira, bizi dogun pandemia-egoerea tarteko. Bonu-sistema hau igaz be aplikau eben supermerkadu-kate handi bik, eta, urte-amaiera honetan zehar, dendentzako lagungarri inportanteenetako bat izango da. Sistemearen nondik norakoari jagokonez, Bizkaiko Elikagai Bankutik azaldu danaren arabera, bezeroak, bere erosketearen ordainketea egin ostean, gura dauan kopuruko bonua hartu ahalko dau; ondoren, diru hori supermerkadu-sare horretan gordeta geratuko da eta, azkenean, Elikagai Bankua bera arduratuko da bere kudeaketeaz eta beharrezko elikagaiak lortzeaz.

Elikagai Bankuaren kanpainea

Aurten, mobikortasun-murrizketak medio, kanpainea hilaren 16tik 21era bitartean luzatuko da, egitasmo solidario honetan parte hartzeko aukerea zabaltzeko; bestalde, Bizkaiko Elikagai Bankuaren webgunetik bertatik be kolaborau daiteke, bizum-a, kreditu-txartela, kontu korrontea zein Paypal-a erabiliaz.


Murrizketak

COVID-19aren osasun-krisiak sorturiko arazoen artean larriena zera da, ezin izango dirala elikagaiak eskura emon, joandako edizinoatan lez. Parte hartzeko orduan, Elikagai Bankuaren atarian azaltzen dira, berbarako, kolaborazino-bide ezbardinak: 10 euroko janari-donazinoa, 20 euroko janari-donazinoa edo 25 euroko umeentzako janari-donazinoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu