' II. Bilboko emakume etorkinak autortzeko' hautagaitzak
2020-11-16 09:54 Pil-pileanBilboko Udalak abenduaren 15era arte luzatu dau ekimenaren bigarren edizinorako epea.
Aurtengo edizinoan, hiru kategoria barri dagoz (Emakume artistea; Emakume Giza Eskubideen defendatzailea eta Emakume gaztea), Emakume komunidadeko agentea, Emakume ekintzailea eta Emakume politikaria kategoriakaz batera. Immigrazino Gaietarako Bilboko Kontseiluak bultzatutako ekimenak emakume migratzaileek Bilboko bizitza sozial eta publikoan daukie inportantzia azpimarratu gura dau. Hautagaitzak on-line baino ezingo dira aurkeztu, Bilboko Udalaren webgunearen bitartez.
Ekimena Bilboko Udaleko Immigrazino Gaietarako Bilboko Kontseiluak sustatu, eta 2019an antolatu zan lehendabizikoz, Bilboko bizitza sozial eta publikoan emakume etorkinen garrantzia autortzeko eta aniztasuna erreferente bihurtzen lagundu leikien agerlekuak sortzeko asmoaz.
Oraingo honetan, Bilboko Emakume Etorkinen Aintzatespenaren barruan, sei kategoria dagoz, aurreko edizinoan baino hiru kategoria gehiago:
- Emakume komunidadeko agentea: kategoria honek emakumeek auzoetan egiten daben lan komunitarioa autortu eta ikusgai jarri nahi dau, batzutan ikusezina izan arren, ehun sozialerako esangura handikoa dalako.
- Emakume ekintzailea: emakume ekintzaileak, proiektu jasangarriak eta arrakastatsuak dituenak, edozein jardun alorretakoak, taldean, alkartean edo norbanakoak gauzatzekoak.
- Emakume politikaria: eragin politikoa daukien ekintzak egiten dituen emakume migratzaileei zuzenduta, ekintzak edozein jardun esparrutako politika publikoak eraldatzera bideratuta dagozanean eta alderdi politiko baten edo beste gune batzuen bitartez gauzatzen diranean.
- Emakume artistea (kategoria barria): atal honetan autortzea egin gura jake arteakaz loturea daukien edozein jardunetan nabarmentzen diran emakume migratzaileei.
- Emakumea, giza eskubideak defendatzen dituana (kategoria barria): giza eskubideen defensan ibilbide bat egin daben emakume migratzaileei eskaintzen deutse ezagutzea, batez be, garapen jasangarriko helburuakaz zerikusia izan leikien eskubideak badira.
- Emakume gaztea (kategoria barria): aurreko kategorietako edozeinetan ibilbide bat egina daben 30 urte arteko emakume migratzaileei agertzen deutse autortzea.
Baldintzak
Bigarren edizinoko hautagai izateko baldintzak honeek dira:
- Atzerritar jatorrikoak izatea, kontutan hartuaz era bateko eta besteko mailetan elkar eragin ahal daben nortasun-ardatz guztiak, besteak beste, genero identidadea nahiz nortasun sexuala.
- Bizilekua Bilbon izatea.
- Gitxienez, urte bitan ibili izana aintzatespena lortu gura dauan kategorian.
Hautagaitzak on-line baino ezin dira aurkeztu, Bilboko Udalaren webgunean, bi modutan:
- Entidadeen, alkarteen, fundazino koordinatzaileen, federazinoen eta enpresen bidez.
- Hautagaitza emakume migratzaileak berak aurkeztea, baldintzak beteten dituala uste badau; hautagaitzea zein kategoriatarako aurkezten dauan adierazo beharko dau, eta kategoria bakarra izango da. Hautagaitza-modalidade honetan, beharrezkoa izango da bi entidaderen abalak aurkeztea.
Informazino gehiago: inmigracion@bilbao.eus
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!