'Gabongune' eta 'Gabonkide' martxan
2020-11-13 12:47 Pil-pileanBi programak abenduaren 28tik urtarrilaren 8ra artean egingo dira.
Interesdun familiek plazea eskatzeko epea hilaren 26ra arte izango dabe, udalaren web-orrian edo 010/ 94 010 010 telefonoan. Gabongunek adin-eskaintzea 3 urtetik 8ra handituko dau; Gabonkide, barriz, 9 eta 11 urte arteko adinbakoetzat da. Familia interesdunek egun solteatan edo aste osoatan emon ahalko dabe izena. Bilboko Udalaren helburua da beharraren eta familia-bizimoduaren arteko kontziliazinoa sustatzea, eta umeei aukera eskaintzea trebetasun barriak nahiz jokoak ikasteko eta euren inguruko umeakaz erlazinoak egiteko, indarrean dagozan osasuneko segurtasun-neurriak beteta. Gabonetan hezkuntzako eta umeentzako aisi-programetan (Gabongune eta Gabonkide) parte hartu gura daben familiek zemendiaren 23tik 26ra arte daukie izena emoteko epea.
Bilboko Udalak umeentzat proposatzen dituan jarduerak euskeraz eta gaztelaniaz izango dira. Hezkuntza ez-formala lantzeko espazio bat eskaintzea da helburua, aisialdiko jarduerakaz disfrutetako aukerea emonez.
Epeak
Plazen zozketea zemendiaren 27an egingo da, Gazteria eta Kirol Sailaren egoitzan. Halanda be, zozketea ez da jendaurrean egingo, une honetan bete behar diran higiene- eta osasun-neurrien ondorioz. Zozketearen emaitza egun berean, hilaren 27an, begiratu ahalko da, arratsaldez, aurre-inskripzinoa egiten dan leku berberatan: www.bilbao.eus webean eta 010/94 4 010 010 telefonoan.
Programetan plazea subertau jaken sendiek zemendiaren 30etik abenduaren 4ra arte (barikua) emon leikie izena. Izena emoteagaz batera, adierazo daben emailera bidaliko jaken kontu-zenbakian sartu beharko dabe dirua. Itxaron-zerrendean gelditu ezkero, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailaren Umeen Gaietarako Zerbitzuak joko dau interesatuengana, itxaron-zerrendearen hurrenkerari jarraituaz.
2020ko gabonetarako nobedadeak
Aurtengo barritasunetako bat 2016 eta 2017 urteen artean jaio diranek Gabongune programan parte hartu ahalko dabela da. Halan, 3 eta 8 urteko umeek programa honetan esku hartu ahalko dabe (hau da, 2012 eta 2017. urteen artean jaio diranek). Gabonkide programea, une honetan, lehen hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailatan dagozan adinbakoatzat da (2009. eta 2011. urteen artean jaiotakoentzat, alegia).
Programa honeetako beste nobedadea egun solteetarako izena emon daitekeela da (gehienez 4 egunetarako); aste osoetarako (4 egunekoa bakotxa) be bai. Ekimen horreek biak abenduaren 28aren eta urtarrilaren 8aren arteko lan-egunetan egingo dira; horregaz, eskolako opor-egun danak estali gura dira, laneko eta familiako denporea buztartuaz.
Egitasmo honeek garatzeko, indarrean dagozan higiene- eta osasun-neurri guztiak beteko dira. Hartara, programautako jarduera gehienak espazio edegietan egingo dira: Europa Parkea, Areatza, Kasilda Iturrizar Parkea eta Olabeagako Pasealekua, besteak beste.
Osasun-egoereak halan eskatzen badau, proiektuok aldatu edo eten ahal izango dira. Biak ala biak Deustuko, Castañoseko, Otxarkoagako, Begoñako, Alde Zaharreko, Abandoko, Iralako, Basurtuko eta Zorrotzako udaltegietan egingo dira, 9:00etatik 14:00etara.
Honeek dira prezioak, bi asteetako baterako: 16,40 euro, arrunta; 12,30 euro, familia ugarientzat; 6 euro, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentea jasoten dabenentzat. Familiak egun solteak aukeratu ezkero (gehienez 4 egun), prezioa 6 eurokoa izango da egun bakotxeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!