Hezkuntzan lan eskaintzako probak atzeratu egin ditue
2020-11-13 08:09 Pil-pileanBagila baino lehen ez dira probak egingo.
Hezkuntza Sailak Lan Eskaintza Publikoko probak atzeratzea erabai dau eta ahalik eta lasterren egin gura badira be, egungo osasun-egoereak ez dau
egitea gomendatzen. Osasun Saileko arduradunakaz gaia aztertu ondoren, sail biek beharrezko jo dabe azterketak atzeratzea.
Informazino hau hezkuntza-arloan ordezkaritzea daben sindikatuei jakinarazo jake dagoeneko. Era berean, Eusko Jaurlaritzeak hartutako erabagia hautagai guztiei be helarazo jake zuzenean.
Hezkuntza Sailak Lan Eskaintza Publiko honetako probak osasun-egoereak ahalbidetzen dauenean egingo ditu, baina ez bagila baino lehen. Hautagaiek jakinarazpen bat jasoko dabe lehen azterketea egin baino hile bi lehenagogitxienez.
Osasun erispidea
Pandemiaren bilakaereak Hezkuntza Sailaren aurreikuspenak aldarazo ditu. Irakasle Funtzionarioen Negoziazino Mahaiak urriaren 30ean egindako bileran, LEPa 2021eko urtarrilaren bigarren hamabostaldian egiteko aukerearen barri emon eutsen Hezkuntza Saileko arduradunek sindikatuetako ordezkariei.
Eusko Jaurlaritzeak zenbait abantaila azpimarratu zituan aukera hori planteetako orduan: probak zuzentzeko epaimahaien kopurua murrizteko aukerea, eragin txikiagoa izatea ikasturtean (ez leuke eraginik izango ez lehen eta ez azken ebaluazinoetan), edo hurrengo ikasturterako irakasleen esleipena udako oporren aurretik ebatzita izatea.
Egun batzuk geroago, zemendiaren 5ean, Lehendakariak, LABIren Aholku Batzordearen bilerearen ondoren, 38/2020 Dekretua iragarri eban, neurri zehatz gehigarriak ekarzana, Alarma Egoerearen adierazpenaren eremuan, eta Euskadiko egoera epidemiologikoaren bilakaerearen ondorioz. Erabagi hori aintzat hartuta, Hezkuntza Sailak, aldez aurretik konsultak eginik, LEParen probak atzeratzea erabagi dau, osasun-egoereak proba horreek egitea gomendatzen dauen arte.
Hezkuntza Sailak zinez sentiduten ditu, osasun publikoko eta osasun segurtasuneko erispideetan oinarrituta hartu dan erabagiak LEP honetan izena emonda dagozan personei eragin leikioezan eragozpenak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!