Memoriaren Eguna, gaur

Bizkaie! 2020-11-10 09:40   Pil-pilean

Bilboko udal-ordezkaritzea biktimen aldeko ekimenean egongo da.

Memoria-egitasmoa Azkuna Zentroko atarian izango da, gaur, zemendiaren 10ean; Juan Mari Aburto Bilboko alkateagaz batera izango da udal-korporazinoa, Pakearen eta Bizikidetzearen aldeko Bilboko Foroaren ordezkari batzuk eta erakundeetako, politikako, potere judizialeko eta gizarteko hainbat ordezkari.

Eginkizunak

  • Bilboko Udalak terrorismoaren nahiz indarkeriaren biktimak onartzeko eta eureri babesa adierazoteko daukazan proposamenak ezagutzea.
  • Biktimen eta udal-administrazinoaren arteko hartu-emonak bideratzea.
  • Biktima zein senideakanako enpatia soziala sakontzeko eta politika publiko koherenteak hobetzeko jomugea daukien ekimen positiboak proposatzea.
  • Parte hartzeko bideak sortzea, biktimei entzuteko eta udal-politikako jarduketak iradokizunak zein kezkak hartzeko.

Jomugak

Enpatia, alkartasuna, erantzukizuna, eta aniztasunaganako konpromisoa, tolerantzia nahiz errespetua balioak oinarri hartuta, Bilboko Topaguneak honako konpromiso honeek be hartu ditu: biktimak onartzea, alkarrizketea ahalbidetzea (bai biktimakaz, bai euren artekoa), adostasun politiko nahiz sozial handia lortze aldera, eta erakunde publikoakaz alkarlanean aritzea, terrorismoaren nahiz indarkeriaren biktima guztiak onartu eta babesten dituan lege-esparrua burutzen jarraitzeko.

Foroko partaideak

  • Lehendakaria: Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea.

  • Bokal-beharra egin dauan Bilboko ordezkaritzea: Gonzalo Olabarria eta Aitor Bilbao.

  • Bilboko Udalean ordezkaritzea daukien alderdi politikoetako kideak: Nekane Alonso (EAJ/PNV); Alfonso Gil (PSE-EE); Jone Goirizelaia (EH Bildu) eta Carmen Muñoz (Elkarrekin Podemos Bilbao).

  • Biktimen ordezkaritzea: Dori Monasterio, Manu Cabacas, Fina Liceranzu, Jose Goikoetxea, Mari Jose Agirre, Inés Núñez de la Parte, Javier Batarrita, Edurne Brouard, Abel Uceda, Leonor Regaño, Belén Mentxaka eta Conchi Fernández.

  • Alor honetan lan nabarmena egin dabeen parte-hartzaileak: Ramón Múgica, Angel Mª Unzueta eta Isabel Urquijo.

  • Idazkaria: Miren Josune Ariztondo.

Foro honetako partaideek, gai honegaz loturikoak lantzeko, urtean bilera bana egitea adostu dabe, ganera. Ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da Udalaren webgunean Bilbao Zuzenean atalean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu