Bilboko Konparsak mobilizazinoakaz bat

Bizkaie! 2020-11-09 09:51   Pil-pilean

Konparsetako ordezkaritzeak ostalaritza-beharginen Bilboko aldarrikapenean parte hartu dau.

Bilboko Konparsek be, ekimen horretan parte hartu gura izan dabe, ostalaritzean lanposturik galdu ez daiten eta sektorean behin-behinekotasuna gehiago handitzea galarazoteko. Horretarako, ostalaritzako langileei eta egin dituen laguntza-aldarrikapenei erabateko babesa adierazo deutsie, Covid-19agaz dabilen krisi ekonomiko sakona betikook ordain ez daigun. Gogorarazo dabeenez, antxinatik, ostatu frankok jaiei, gastronomiari zein kultureari ekarpen oso inportanteak egiten deutsiez.

Ganera, aterpe eta topagune dira hamaika esparruko kolektiboetarako: jai-, kultur-, kirol-, gazte-, edo gizarte-ingurutakoak. Konparsakideek atxikimendua adierazo deutsie aurretik Teknikariok sindikatuari, Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduari, euskal kulturgintzearen grebeari, Bilboko zaintza- eta alkartasun-taldeei eta osasungintzearen eta gainontzeko zerbitzu publikoen aldeko egitasmoei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu