Margolan erraldoia izango da Bilboko Udalaren eraikin nagusia

Bizkaie! 2020-11-05 09:02   Pil-pilean

Zemendiaren 6 eta 7ko astegoienean izango da.



Bilboko Udala
k instalazino artistiko bi programau ditu zemendiaren 6 eta 7ko arratsalde-iluntzeetarako, #BilbaoUdazkena2020 kultur ekimenaren barruan.

Datorren astegoieneko arratsaldeetan, udaletxearen etxaurrea mihise handi bihurtuko da, paisaje koloretsu bat agertuz, Margo Biziak jarduereari esker; gainera, Uribitarte pasealekua Ezagutu Bilbao instalazino artistikoaren agertokia izango da eta hor hiru dimensinoko trikimailu baten bidez, bilbotarrek Bilboko Uriari buruz zer dakiten neurtuko da.

Bilboko Udalak lanean jarraituko dau, #BilbaoAurrera planean azaldutakoaren harian, COVID-19 pandemiaren ondorioak arintzearren, eraginik larriena jaso daben sektoreei eta kolektiboei laguntzearren. Hori dala eta, Bizkaiko uriburuan, udagoien honetarako kultur eskaintzan, bertoko eta Euskal Herriko sortzaile, artista eta hornitzaileak izango dira protagonista.


Instalazinoak

- Margo Biziak

Bilboko Udalaren eraikin nagusian. Paul Caballero marrazkilariak eraikin nagusiaren aurrealdea hautatu dau eta marrazkia eta proiekzinoa buztartuzz, bertatik bertara koloreztatuko dau udaletxearen etxaurrea eta mihise handi bat egitea da asmoa (Ordutegia: 19:30-21:30).


- Ezagutu Bilbo

Uribitarte pasealekuan, Ramón Rubialen eskulturearen ondoan. Olgeta gustagarria izango da, mobimentuaren bidez atrapau edo ebitau beharko baitira proiektauko diran hiru dimensinoko irudiak eta, aldi berean, igarri beharko da Bilbo dan ala ez. Uriari buruz jakiteko eta ha ezagutzeko desafioa izango da (Ordutegia: 17:30-20:30).

 
- Itsasargiak

Abandoibarrean, biztuta jarraituko dabe Abandoibarreko kale-argiak, itsasargiak bailiran (Ordutegia: 19:00-21:30).

Aire zabalean izango dira jarduerok eta nahitaezkoa izango da zorrotz betetea arau sanitarioak eta segurtasunezkoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu