Gernika-Lumoko Udalak bertan behera itxi dau Urriko Azken Asteleheneko Azokea
2020-10-26 08:54 Pil-pileanAurten egungo egoerara egokitu behar dogu, ekitaldi jentetsuak egiteko beharrezko baldintzak ez baitira beteten.
Koronabirusaren pandemiak bertan behera itxi dau, gaur, urriak 26, ospatzekoa izan dan Urriko Azken Asteleheneko azoka tradizionala. Erabagia erispide sanitarioetan oinarrituta dago. Gernika-Lumoko Udaleko Azoka eta merkatuetako zinegotziak, Iñaki Gorroñok, adierazo dauenez, aurten egungo egoerara egokitu behar dogu, ekitaldi jentetsuak egiteko beharrezko baldintzak ez baitira beteten.
Aldez aurretik, bertan behera itxi zan Urriko Lehen Asteleheneko abeltzaintza-azokea eta orain Urriko Azken Asteleheneko ortu amaiezinari jagoko, euskal nekazaritzearen hitzordu handiari. Sortu zanetik, orain 650 urte baino gehiago, Gernika-Lumoko uribilduak jai-egun horreek ospatu ditu, urteak igaro ahala gero eta gehiago nabarmendu diranak. Gerra Zibilak bakarrik lortu eban lehen sektorerako garrantzitsuak diran data bi horreen inguruko jarduerak bertan behera ixtea. Zoritxarrez, euskal baserritarrek ezin izango dabe Gernikako Urriko Azken Asteleheneko azokan parte hartu euren ortuetako aparteko generoz betetako saskiakaz, orain arte aspalditik urtero egin daben legez.
Udalak dei egiten dau herritarrek ardureagaz jardun deien eta jaiak ez egiteko helburuari eutsi deiotsen aurten ez dalako ospatu behar, azpimarratu dau Gorroñok.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!