55.000 GetxoBono baino gehiago salgai
2020-06-25 08:18 Pil-pileanGetxoko ostalaritzan eta enpresetan konsumoa suspertzeko asmoa dago.
Gaur, bagilak 25, eguena, 50.040 GetxoBono jarriko dira salgai udalerriko komertzio, ostalaritza eta enpresetan konsumoa sustatzeko eta suspertzeko Berton erosi! izeneko kanpainearen barruan.
COVID19aren pandemiak ekonomian izan dituan ondorioak gorabehera, negozioek bizi dituen inguruabarrak kontuan hartuta, martxan jarri dabe ekimena, baina oraingo honetan bonuek bolumen handiagoa eta iraupen luzeagoa izango dabe eta zenbatekoak be desbardinak izango dira.
Diseinu barria egin ahal izan da udalerriko merkatarien hiru alkarteek (GetxoEnpresa, Algortako Dendak eta Romo Bizirik) eta Getxoko Ostalaritza Alkarteak, Ekonomia Sustapenaren Arloagaz batera, egindako ahaleginari esker, kanpaina hau aurrera eroateko ardurak eta baldintzak landu eta adostu baititue.
Getxoko establezimenduetan konsumiduteko saltokiak, ostalaritza eta enpresak berraktibetan lagundu nahi dabenek bonuak hemen erosi leikiez: Kutxabanken webgunean (bonuak etxean inprimidu behar dira) edo zuzenean Kutxabanken kutxazainetan eskuratu ahal izango dira, edozein kreditu edo zordunketa-txartel erabiliz.
Kontuak kontu, 40€-ko bonuak egongo dira 50€-ko konsumoak egiteko eta 20€-koak 25€-ko konsumoak egiteko eta txartel bakotxeko gehienez 4 bonu erosi daitekez.
Bonuak konsumidu ahal izango dira txikizkako merkataritzan, ostalaritzan edarien konsumo ez-esklusiboetarako, ule-apaindegietan, edertasun-aretoetan
eta Getxo 2020 planetan zerbitzuak eskaintzen dituen aisialdiko enpresetan.
GetxoBono 2020 kanpaineak urriaren amaierara arte iraungo dau edo bonoak agortu arte.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!