Amorebono 2020, Amorebieta-Etxanon konsumoa sustatzeko

Bizkaie! 2020-06-17 10:08   Pil-pilean

Konsumitzaileek 15 euroko bonoa pagau eta gainontzeko 5 euroak Udalak jarriko ditu.

57.000 bono izango dira guztira Amorebieta-Etxanon erosketak egiterakoan erabilteko gaurtik aurrera. Konsumoa dinamizetako herrian inoiz egin dan esfortzurik handiena egingo da. Udalaren Amorebono 2020 kanpainea abenduan amaituko eta miloe bat euro inguruko eragin ekonomikoa izango dauela aurreikusten da, hau guztia herriko negozioek bizi daben egoera larria arintzen laguntzeko.

Gaurtik aurrera, 16 urtetik gorako guztiek, 20 euroko balioa daben bonoak eskuratu ahal izango ditue eta horretarako, Amorebieta-Etxanoko Udalak Urbano Larruzea kalean jarri dauen Herritarren Arreta Zerbitzura joan beharko da, ondoko ordutegian: 7:30-15:00. Konsumitzaileek 15 euro ordainduko ditue bonoko eta gainontzeko 5 euroak Amorebieta-Etxanoko Udalak jarriko ditu.

Bonuak 2020ko abendura arte erabili ahal izango dira kanpaineari atxikitako establezimenduetan. Herriko negozio guztiek parte hartu ahal izango dabe, jarduera edozein dalarik be, betibe 25 langile baino gehiago ez baditue.

Bono mota bi dagoz: bata berdea lehenengo sektorerako eta bestea urdina merkataritza, ostalaritza eta gainontzeko negozioetarako. Herritar bakotxak gehienez 5 bono erosi ahal izango ditu lehenengo sektoreko produktoreentzat eta 10 bonu merkataritza, ostalaritza eta gainontzeko negozioetarako.

Bonoak askatasunez dosifikau ahal izango dira eta aukerea egongo da erosketa bakarrean danak erabilteko, baldintza bakarra ez nahastea da, hau da, bost bono berde erabili ahal izango dira gehienez kanpainan parte hartzen dauen lehenengo sektoreko enpresa batean eta gehienez hamar bono urdin eragiketa bakarrean, atxikitako negozio batean.

Eskudirurik ez da bueltauko, erosketa tiketa baino zenbateko txikiagokoa danean ez, baina ezta produktua itzultzen danean be. Kasu honetan establezimenduak txartel bat emongo dau erosketearen zenbateko osoarengaitik.

Amorebieta-Etxanoko Udalak 285.000 euroko inbersinoa egin dau Amorebono 2020 kanpainarako, eta barriro be herriko sare ekonomikoari eusteko konpromisoa agertu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu