Online bideo batek ordezkatuko ditu San Juan gauaren jaia eta sutea Algortan

Bizkaie! 2020-06-16 12:06   Pil-pilean

Jente pilaketarik ez egotea da asmoa.

COVID19 pandemiaren krisiak eragindako osasun-murrizketak dirala eta, aurreko urteotan bagilaren 23an Algortan San Juan gauaren jaia eta sutea antolatu zituen taldeek aurten ezin izango dabe era tradizionalean egin; esangura horretan, ospakizunaren bideo bat online bidez zabalduko dabe Egizuk, Bizarra Lepoanek, ALBEk, Itxartuk, Gorrondatxe Kultur Alkarteak, Etorkinen Federazino Plataformeak eta Yala Plataformeak, Getxoko udalaren babesari esker. Bideo horretan Kilimar taldearen eskutik Suaren festa ipuina entzun ahal izango da; Josu Larrañagak magia eta tradizinoak izango ditu berbagai; bertsolarien saioa be izango da, eta Itxartu taldeak Urdiaingo San Juan kantaita eta konjurua erakutsiko ditu.

Bideoa aitatutako egunean, 18:00etatik aurrera, egongo da labur.eus/UmeenSanJuanSua2020 loturan ikusgai, baita gizarte sareen bitartez be.

Bestalde, egun horretako arratsaldean eta gauean, Udaltzaingoak suterik ez daiten biztu begituten ibiliko dira, jente pilaketarik ez daiten sortu, personen arteko ezinbesteko distantzia fisikoa gorde deien, izan be, hori beharrezkoa da personen osasunerako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu