Kunsthalek Zorrotzaurreko egoitza barriaren ateak zabalduko ditu gaur

Bizkaie! 2020-06-16 08:16   Pil-pilean

Goi Mailako Diseinu Tituluen lehenengo promozinoaren graduazinoa izango da bertan.

COVID19 pandemiaren krisiaren ondoren, gaur, hilak 16, karrera amaierako proiektuen aukezpena Kunsthal-en lehenengo ekimen akademikoa izango da bere Zorrotzaurreko egoitza barria dan Papelera eraikinean eta bere Goi Mailako Diseinu Tituluen lehenengo promozinoaren graduazinoa izango da bertan, lau urteko ibilbidea egin eta gero. Bilbon egiten daben lehenengo ekimen akademikoa izango da. Ikasleek aurkeztuko dituen proiektuak nazinoarteko Embeddable proiektuagaz lotuta dagoz, jasangarritasuna eta artisauen lanagaz, hain zuzen be.

Horrezaz gan, datorren zapatuan, bagilaren 20an, ate edegien jardunaldi bat izango da egoitza barrian, edegierearen asteko jarduerei amaierea emonez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu