Martxan dira 2020-2021 ikasturteko lekuan lekuko Bizilabe guneak

Bizkaie! 2020-06-11 10:50   Pil-pilean

2020-2021 ikasturtean, Bilbon, Elgoibarren eta Tolosaldean eskainiko dira Bizilabe ekintzak.

Lekuan lekuko gazteen artean zientzia eta teknologia bultzatzeko aisialdiko ekimena da Bizilabe eta, eskolaz kanpo, ikasturte osorako programea eskaintzen dau. 10-17 urteko gazteentzako eskaintza honek zientzia eta teknologiagazko interesa eta motibazinoa, ekintzailetasuna eta sormena lantzen ditu. Horretarako, tailerretan parte hartu eta proiektuak egingo ditue gazteek, STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) arloetako profesionalei eta hezitzaileen babesari esker, hareen gaitasunak jorratu eta jaubekuntzan aurrera egiteko. Orain arte, Bilbon, Elgoibarren, Ermuan, Soraluzen, eta Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko udaletan izan dau presentzia eta ikasturte honetan, lehen aldiz, Tolosaldean be eskainiko dira Bizilabe ekintzak. 2020-2021 ikasturtean, besteak beste, Bilbon, Elgoibarren eta Tolosaldean eskainiko dira Bizilabe ekintzak.

Izena emon hemen


Bizilabe Bilbo 

- Izan ikertzaile eta asmatzaile, ikasturteko programea (2005-2010 urte-bitartean jaiotakoentzat). Bizilabera astean behin etorrita, lagun eta talde-lanean, proiektu edo ikerketa zientifiko edo teknologikoak egiteko programea da.

- Bizilabe tailerrak. Zientzia eta teknologiako gai zehatz baten inguruko 6 saioko tailerrak dira, gai horretan profesionala dan ikertzaile batek gidatuak. 12 urtetik aurrerako gazteentzat dira. 2020ko urritik 2021eko bagilera.

Sustatzaileak: Elhuyar eta Bilbao Ekintza (Bilboko Udala).


Bizilabe Elgoibar 

- Izan ikertzaile eta asmatzaile, ikasturteko programea (2007-2010 urte bitartean jaiotakoentzat). Bizilabera astean behin etorrita, lagun eta talde-lanean, proiektu edo ikerketa zientifiko edo teknologikoa egiteko programea da. 2020ko urriaren 2tik 2021eko maiatzaren 28ra.

- Ekin energiaz! zientzia eta teknologiako tailerra. 10-14 urte bitarteko gazteek energiagaz zerikusia daben esperimentu ikusgarriak egingo ditue gaian aditua dan ikertzaile bategaz. Saioak goizez izango dira. 2020ko abuztuaren 31tik 2021eko bagilera.

Sustatzaileak: Elhuyar eta Elgoibarko Udala.


Bizilabe Tolosaldea 

- Izan ikertzaile eta asmatzaile, ikasturteko programea (2007-2010 urtean jaiotakoentzat). Bizilabera astean behin etorrita, lagun eta talde-lanean, proiektu edo ikerketa zientifiko edo teknologikoa egiteko programea da. Tolosan edo Villabonan egingo da, egunaren arabera. 2020ko urriaren 6tik 2021eko bagilaren 17ra.

Sustatzaileak: Elhuyar eta Tolosaldea Garatzen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu