Guggenheim Bilbao Museoari emon deutse AENOR-en ziurtagiria

Bizkaie! 2020-06-09 12:40   Pil-pilean

Koronabirusaren kontra ezarritako protokoloagaitik jaso dau.

Guggenheim Bilbao Museoak AENOR-en ziurtagiria lortu dau COVID-19 koronabirusaren kontra ezarri dauen protokoloagaitik. Ziurtagiri hori lortzen dauen Espainiako lehenengo erakundea da Museoa. Ziurtagiriak Museoak kalidadezko bisita seguru bat bermatzeko praktika egokiak ezarri dituala autortzen dau eta osasun-agintariek birusari kontra egiteko gomendautako neurriak bertan behar bezela jarraitzen dirala. Museoak ahalegin guztiak egingo ditu lurraldeko ekonomia abiarazoteko eta suspertzeko.

Bagilaren 1ean Museoa berredegi eben momentutik ezarritako neurrien artean ondokoak dira garrantzitsuenak: bertaratu aurretik sarrerak sarean erosteko gomendioa egin da; eraikinean sartu aurretik bisitariei tenperaturea neurtzen jake; ibilbideak zehaztu dira bisitea egiteko; eta puntu ezbardinak seinalez markau dira Museoan distantziei eutsen jakela bermatzeko.

Ziurtagiri hau emoteko AENOR Normalizazino eta Ziurtapen Alkarteak Museoa bisitetako bisitariek nahiz langileek aurre egin behar dituen arriskuak zelan kudeatu diran baloretan dau; ondoko alderdiak balorau dira, hain zuzen: lan-osasunaren kudeaketea; garbiketea eta higienea ziurtatzeko praktika onak; antolaketa eta babes-neurriak; emondako prestakuntzea, informazinoa eta komunikazinoak; krisialdien kudeaketa eta operazinoen jarraipena. Gainera, neurri horreek guztiak ondo ezarri dirala gainbegiratzeko, ikuskariak Museora etorri dira instalazinoak eta bulegoak zuzenean ikusteko. Aurrerago, aldian behin etorriko dira jarraipeneko ikuskaritzak egiten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu