Getxoko Arrigunagako hondartzea zarratu egin dabe udako denporaldirako lanakaitik

Bizkaie! 2020-05-11 09:48   Pil-pilean

Hilaren 11tik 16-17ra zarratuta egongo da.

Arrigunagako hondartzea. | Ikusi handiago | Argazki originala

Datorren astelehenean, hilak 11, goizean hasiko dira Arrigunagako hondartzea udako denporaldirako egokitzeko lanak. Harea mobiduteko makina handiak erabiliko ditue eta, beraz, hondartzea zarratu egingo da, segurtasun-neurriakakaitik, lanek irauten daben bitartean. Uste da lanak hamar eguneko iraupena izango dabela eta, beraz, maiatzaren 16 eta 17ko asteburuan, amaituko dira lanak; esangura horretan, herritarrek hondartzea erabili ahal izango dabe, aitatutako egun horreetan indarrean dagoan deseskalatze-faseari jagokozan neurriek ezarritako baldintzetan. Gaur egun, bakarka paseoak emoteko eta kirola egiteko baino ezin daiteke erabili hondartzea.

Kontuak kontu, udalerriko gainerako hondartzak egokitu dira dagoeneko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu