Astelehenean, maiatzaren 11n, barriro ezarriko da TAO zerbitzua Bilbon
2020-05-07 09:28 Pil-pileanZerbitzuari buruzko konsultak: 94.470.10.47 edo Lersundi kaleko 5ean dagoan arreta-bulegora joan.
Alarma egoerearen Lehenengo Fasearen hasiereagaz bat, ibilgailu pribatuen zirkulazinoa handiagoa izango dala aurreikusita, Bilboko TAO zerbitzuak ohiko ordutegia izango dau maiatzaren 11tik aurrera, uriko joan-etorriak bermatu ahal izateko. Ordutegia astelehenetik barikura artekoa izango da, goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:30era arte eta arratsaldeko 15:00etatik 20:00etara. Zapatuetan Bilboko TAO zerbitzuaren ordutegia 09:00etatik 13:30era artekoa izango da, 1, 2, 3, 4 eta 10 guneetan.
Segurtasun-neurriak eta higienea areagotzeko, Bilboko Udalak BilbaoPark aplikazino ofiziala erabilteko gomendioa egin dau eta ordaintzeko, ahal dala, txartela erabilteko.
Parkimetroak eta horreetako teklatuak ohi bezela eta behin eta barriro garbitzeaz gan, desinfektetako lan bereziak be egingo ditue, egunean zehar.
Zerbitzuari buruzko edozein konsulta egiteko, deitu 94.470.10.47 telefonora edo Lersundi kaleko 5ean dagoan arreta-bulegora joan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!