Portu Zaharreko ezpondeari eusteko eta kaiaren azken zatia urbanizetako lanak hasi dira

Bizkaie! 2020-05-05 08:06   Pil-pilean

Harriak ez jausteko pantaila bat jarri eta bidearen baldintzak hobetuko dira

Eguaztenean, hilaren 6an, hasiko dira Portu Zaharreko ezpondeari eusteko eta bidearen azken zatia urbanizetako Proiektua-I.Fasea-ren barruko lanak. Lanon egikaritze-epea hiru hilebetekoa da eta 175.000 euroko aurrekontua dau.

Lan horreen helburua da, alde batetik, pantaila bat ipintea ezpondan, noizean behin izaten diran harri jausteak geldiarazoteko; holan, jausitako harriak ez dira helduko erabilera publikoko eremu urbanizadura. Eremu hori aspalditik zarratuta dago segurtasun kontuakaitik.

Bestalde, kaiaren amaierako gunea urbanizauko da ibilgailuen zirkulazinorako bideen baldintzak hobetzeko, izan be, biribilgune bat egin eta galtzadea asfaltauko da. Horrezaz gan, euri-uren-, ureztatze eta argiteria-sareen kanalizazinoak egingo dira; zeharretara ein goitik beherako seinaleak be ipiniko ditue; inguruko argiztapena hobetu eta uri-altzariak ipiniko dira (bankuak, jesarlekuak eta papelontziak). Eta, azkenik, lorezaintza lanak egingo dira, lurra ereinez.

Jarduketa-eremu osoak 1.100 m2 inguruko azalerea hartzen dau.

Obrak egingo diran eremuaren ezaugarriak dirala eta, hango sarbidea moztu egingo da eta, beraz, aparketako leku batzuk kenduko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu