36 txakur-gidari Euskadiko itsuek konfinamenduan zehar autonomo izaten jarraitu deien

Bizkaie! 2020-04-28 10:53   Pil-pilean

Txakur-gidariaren Nazinoarteko Eguna apirilaren 29an izango da.

Gida-txakurraren ONCE Fundazinoak itsuei eta euren txakurrei segurtasun-distantzia gordeten laguntzeko eskatu deutso gizarteari.

ONCEren 36 gida-txakurrak laguntzino aparta dira egunotan Euskadiko itsuentzako, autonomia eta segurtasun osoa emonez joan-etorrietan, ikusi ezin dauenaren begi bihurtzen baitira. Persona horreek eskerrak emoten deutsee txakurrei egoereari aurre egiteagaitik eta gainditzeko autonomoak izaten jarraitu ahal izateagaitik.

COVID-19 pandemiaren ondorioz alarma-egoerea indarrean jarri ebenetik, txakur gidariak be etxean geratzen dira eta itsuei oinarrizko preminak asetzen laguntzeko baino ez dabe urtetan kalera, berbarako supermerkatu batean erosketak egiteko, farmazia batean botikak erosteko edo medikuaren konsultara joateko. Txakur gidari lez identifiketan dituan arnesagaz egiten dabe beti eta beste txakur batzuk seguridadeko distantzia gordeta eta jaubeakana hurreratu barik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu