Kirikiño Ikastolako ikasle talde bat Clinical Case Competition lehiaketan bigarren
2020-04-28 10:02 Pil-pileanJokin De la Iglesia; Jone June Hernandez, Jone Alonso eta Izar Madinabeitia dira irabazleak.
Batxilergoko 2. mailako lau ikaslek Nafarroko Unibersidadedko Medikuntza Fakultadeak atondutako Clinical Case Competition lehiaketan parte hartu eta estadu mailan bigarren postuan sailkatu dira.
Lau lagunek taldea osotu eben lehiaketan parte hartzeko eta erronka horretan merezidutako saria irabazi dabe: Jokin De la Iglesiak; Jone Alonsok, June Hernandezek eta Izar Madinabeitiak. Zorionak lauroi!
Kasu kliniko medikoen lehiaketea da eta beren karrera akademikoa adar biosanitariora bideratu nahi daben Batxilergoko bigarren mailako ikasleei zuzenduta dago. Ikasleek talde bat osotu eta antolatzaileak planteetan deutseezan erronkei aurre egitea da helburua: kasu kliniko bat ardatz hartuta, taldeak ikerketea egin behar dau diagnostiko bat zehaztu eta tratamendu mediko egokia proponiduteko. Kirikiño Ikastolako laukoteak aurkeztutako lana hepatitis birikoa eban emakume bat aztertu, diagnostikau eta tratamendua emotean oinarritu da.
Lehiaketako antolatzaileek kasu kliniko bat eskaini eutsen, gaixorik egoan emakume baten sintomen deskripzinoa eskainiz; hortik abiatuta, taldeak sintoma horreei erantzuna emoteko tratamenduen aukerak ikertu behar izan zituan.
Lehiaketaren antolatzaileek kasua planteau eta pazientearen sintomak azaldu zituen lehen datu lezgisa. Puntu horretatik abiatuta, taldeak balizko diagnostikoak ikertu eta tratamendurako alternatibak eskaini behar zituan.
Bigarren fasean, pazienteari egindako proba medikoen emoitzak izan zituen eta, datu horreekaz, taldeak pazientearen patologia zehatzari, tratetako proposamenari eta prozesuaren garapen osoari buruzko proposamena egin behar eban, baita dokumentazinoa eta azalpen-bideo bat aurkeztu be.
Taldea hamar lan onenen artean sailkatu da eta finala martiaren 14an Madrilen egitea aurreikusita egoan arren, COVID-19ren osasun-larrialdiak sortutako egoerea dala eta, ezin izan da aurrez aurre egin eta finalistek online parte hartu dabe. Epaimahai profesionalak erabagi dau Kirikiño Ikastolako taldeak Estadu osoko bigarren saria merezidu dauela.
Lan itzela egin dabe ikasleek eta zoritxarrez, ezin izan dabe Madrilera joan saria jasoten, baina bigarren postua irabaztea bada sari potoloa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!