Deustuko Unibersidadeak 750. 000 euroko fondo berezia sortu dau
2020-04-28 09:28 Pil-pileanCOVID-19ak jotako ikasle eta familiei laguntzeko da.
Deustuko Unibersidadeak, jakinik zelako ondorio larriak ekarri deutsozan COVID-19ak gizarteari oro har eta gure unibersidadeko alkarteari laguntzetarako aparteko funtsa sortu dau 750.000 eurokoa, hain zuzen be; funtsa 2020-2021 ikasturtean erabiliko da COVID-19aren eraginik handiena izan daben ikasle eta familiei laguntzeko. Unibersidadea laguntza-funts horren araudia atontzen dabil, laguntzinoaren modalidadeak eta zenbatekoak zehazteko.
Deustuk zinezko konpromisoa dau egoera honek gehien kaltetu dituan familia eta ikasleakaz eta argi adierazo nahi dau asmo sendoa dauela unibersidadeko alkarteko kideei ekarri deutseezan gorabehera kaltegarri guztiak aintzat hartzeko.
Beraz, ekimen hau gehituko jako ikasturte honetan dagoeneko hartu diran neurri bereziei, hau da, zailtasun ekonomikoak dituen familiei hileko kuoten ordainketea errazteko bideratako ohorezko maileguei eta ordainketak malgutzeari.
Oraingoz funts berezi hori Unibersidadearen fondoetako 750.000 euroz hornidu bada be, Unibersidadeak bere esku dagoan guztia egingo dau diru hori beste eragile batzuen -erakunde, enpresa, fundazino, ikasle ohi eta bestelakoen- ekarpenakaz osotu eta 1.250.000 eurora heltzeko.
Funts berezi hori sortu aurretik, Deustu gizarte ekimeneko unibersidadea izanik, 2.500.000 eurotik gorako ekarpena egin izan dau -eta aurrerantzean be egingo dau- urtero bere fondoetatik ikasleei bekak emoteko, egoera ekonomikoa traba izan ez daiten Deustun ikasi nahi dabenek bertan ikasi ahal izateko.
Bien bitartean, Deustuko Unibersidadea munduko 20 onenen artean dago legez eta bidezko gizarte baketsu eta inklusiboetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!