Gero eta hurrago dago Prentsa Askatasunaren Nazinoarteko Eguna
2020-04-23 10:04 Pil-pilean1993tik, maiatzaren 3an Prentsa Askatasunaren Nazinoarteko Eguna ospatzen da.
UNESCOk, data hori gogoan, omenaldia egiten deutse, erabagi profesional baten ondorioz beren gizarteak informazinoa jaso eta informazinoaren joan-etorri librea sustatzeko ahaleginean beren bizitzak arriskuan jarten dituen munduko kazetariei eta gogorarazten dau kazetaritzan jarduteko askatasunari buruzko Windhoekeko Adierazpena ezarri zala.
Aurten, enfasia kazetaritza independentea bermatzeko neurrietan jarriko da. Deialdia esparru honetan eginkizun bat daben guztiei zuzenduta dago, besteak beste, gobernuak, kazetariak eta komunikabideak, botere judiziala eta sektore juridikoa, Interneteko enpresak, gizarte zibila, talde akademikoak eta gazteak. Kazetaritza profesionalaren hobekuntzan lortutako erantzun bikainak eta kazetaritza horrek erakunde mediatiko independenteetan dauen oinarria izango ditu ardatz 2020ko Prentsa Askatasunaren Nazinoarteko Egunak.
Prentsa Askatasunaren Nazinoarteko Eguna
Kazetarien Euskal Alkargoak eta Alkarteak aurten modu aktiboan egingo dogu bat Prentsa Askatasunaren Nazinoarteko Egunagaz eta, aldi berean, euskal profesional guztiek parte hartzea gura dogu; horregatik eskatzen deutsuegu berariazko mezua dauen bideo bat grabau eta parte hartu daizuen. Bideoak ondoko baldintzak bete behar ditu:
- Gaia: Kazetaritza ausartaren eta inpartzialaren alde edo kazetaritza independente bat bermatzeko neurriak hartzea.
- Iraupena: Bideoak 30 segundoko iraupena izan behar dau gehienez (15-20 segundo izango litzateke egokiena).
- Bideo guztiak zeharretara grabau behar dira, edizinoa homogeneoagoa eta errazagoa izan daiten.
- Gaztelania edo euskerea erabili daiteke, bata zein bestea.
- Esku-hartze bakotxean, parte hartzen dauen personearen izena eta abizena agertuko dira, ez hedabidekoa.
- Bideoa maiatzaren 1aren eguerdiko 12:00ak baino lehen bialdu behar da info@kazetariak.eus helbide elektronikora.
Prentsa Askatasuna munduan 2020
1.- Norvegia
2.- Finlandia
3.- Danimarka
11.- Alemania
29.- Espainia
35.- Erresuma Batua
45.- AEB
66.- Japonia
107.- Brasil
142.- India
166.- Egipto
178.- Eritrea
180.- Ipar Korea
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!