Euskal administrazinoak Adimen Artifiziala darabil

Bizkaie! 2020-04-22 09:34   Pil-pilean

Sherpa.ai konpainia bizkaitarraren tresneak koronabirusaren eboluzinoa iragarten dau.

Ezkerretik eskumara: Xabier Uribe-Etxebarria eta Tom Gruber | Ikusi handiago | Argazki originala

Osasun Saila eta Osakidetza Bizkaian egoitzea dauen Sherpa.ai konpainiaren Adimen Artifiziala teknologia erabilten dago koronavirus pandemiari aurre egiteko eta epe luzera Larrialdi Zerbitzuetako beharrak aurreikusteko. Erandioko Sherpa.ai konpainiak plataforma bat atondu dau aitatu zerbitzuen etorkizuneko beharrak aurreikusteko.

Tresna hau kapaz da koronabirusaren ereduak eta tendentziak ezagutu eta kutsatuen gorabeherak, gaixotasunak bihar-etzi non jo leiken eta bestelakoak identifiketako. Sherpa.ai konpainiak aurreikuspenen ikasketa automatikoko algoritmoak erabilten ditu

Sherpa.ai enpresako sortzaile eta CEO dan Xabier Uribe Ertxebarriaren eretxiz, gure aplikazino eta tresnakaz, punta-puntako prozesua automatizau geinke Adimen Artifiziala eskalan eregiteko eta ezartzeko. Sherpa.ai-ren eginkizuna, giza-potentziala handitzea eta bizkortzea da, Adimen Artifiziala gizabanakoei aplikauta.

Sherpa.ai, Bilbon eta Silicon Valley-en egoitza dauena, Inteligentzia Artifizialeko zerbitzuetan konpainia liderra da eta bere produktuen artean Laguntzaile Digitala nabarmentzen da, erabiltzailearen testuingurutik ikasten dauena eta eskatu aurretik bere beharrei aurre hartzeko kapaz dana.

Sherpa.ai Inteligentzia Artifizialeko 10 enpresa garrantzitsuenen artean nabarmendua dago mundu mailan, Google, Amazon, Microsoft eta IBMgaz batera. 2019an, Tom Gruber-ek bat egin eban taldeagaz, Siri-ren sortzaile ohiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu