500 eskaera baino gehiagori emon jake erantzuna hamar egunetan
2020-04-22 08:39 Pil-pileanOrain arte, 510 saltoki, autonomo, mikroETE eta enpresak eskatu dabe aholkularitzea.
Aholkularitza jaso eta konsultak egiteko dobako zerbitzua da Bilboko Udalak eskaintzen dauena, esteka honen bitartez eskaintzen dana. Helburua COVID-19 pandemiaren kontra administrazino publikoek abiarazotako neurri aringarrien barri emotea da. Martiaren 27an martxan jarri ebenetik, aholkularitza-eskaeren % 97,3ri emon jake erantzuna, 1,4 eguneko batez besteko epean.
Orain arte, 510 saltoki, autonomo, mikroETE eta enpresak eskatu deutse aholkularitzea, martiaren 27an Bilbao Ekintza udal soziedadearen bitartez abiarazotako zerbitzuari. COVID-19 birusak negozioetan eragindako kalteari aurre egiteko administrazinoek abian jarritako neurrien barri emotea da helburua.
Jasotako eskaera guztien artean, % 40,5ek erabili leikezan laguntza arloen gaineko aholkularitzea eskatu dau, % 24,5ek kontu ekonomikoen gainekoa, % 23,3k zergei buruzkoa eta % 11,8k lan-kontuen ingurukoa. Konsulta gehienak Alde Zaharretik, Abandotik, Indautxutik eta Deustutik bialdu ditue.
Udal aholkularitza zerbitzu hau gehien erabilten dabn jarduera-sektoreen artean dagoz ostalaritzea eta sukaldaritzea, ehungintzea eta zapatak, osasuna eta estetikea, turismoa, aisialdia eta kirola.
Zerbitzua abiarazo ebenetik, Bilbao Ekintzako profesionalen sareak eskaeren % 97,3ri erantzun deutso 1,4 eguneko batez besteko epean. Zerbitzua erabilgarri dago eta negozio guztien preminei egokitutako aholkularitza eguneratu eta personalizatua eskaintzen jarraitzen dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!