CIC Nanogunek lau beka emongo ditu
2020-04-20 13:11 Pil-pileanMaster-proiektua ikerketa-talde baten egin nahi dabenentzako deialdia da.
Donostiako CIC Nanogune zentroak 2020ko Master Beken deialdia zabaldu dau, Fisika, Kimika, Biologia, Materialen Zientzia eta Nanozientzia ataletan masterra egiten dabizanei zuzenduta. Lau beka emongo ditue, CIC Nanogunen dabizan hamar ikerketa-taldeetan lan egin eta masterrerako proiektua aurrera eroateko, nanoeskaleagaz lotutako jakintzetan.
Masterreko proiektua bera espezializazino handiko ingurune baten egiteko aukereaz gan, CIC Nanogunek prestakuntza zientifiko zorrotza, gainbegiratze estua, aldizkako mintegiak eta zientzia-barriketaldiak eskaintzen deutsez hautagaiei, Donostiako zentro horrek ohar baten zabaldu dauenez.
José María Pitarke CIC Nanoguneko zuzendariaren arabera, oso motibauta dagozan ikasleak dira hautagai aproposak. Master-proiektua amaitu eta gero, ikerketa zentroan bertan doktore-tesia egin ahal izango dabela aurreratu dau. Ikerketa lehiakorra da CIC-Nanogunekoa Pitarkeren esanetan, lantalde gazte, nazinoarteko giro eta disziplina askotako ikerlariei esker.
Deialdia bagilaren 30era arte dago zabalik master ofizial baten izena emonda dagozanentzat. Beka-deialdiaren inguruko informazino zehatzagoa, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!