BizkaiUp, Covid-19aren informazinoa emoteko aplikazinoa
2020-04-20 11:15 Pil-pileanDoban deskargau leiteke eskuko telefonora.
Bizkaiko herritarrek tresna barria dabe eskura, Covid-19 gaixotasunak sortutako osasun-krisiari buruzko informazino egiaztatu eta eguneratua herritarrei emoteko, eta krisiak zerbitzuetan, ekonomian eta abarretan dauen eragin zuzenaren inguruko datu fidagarriak zabaltzeko. BizkaiUp da Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarri dauen aplikazinoaren izena.
Foru Aldundiaren eta herritarren arteko topagune izateko jaio da aplikazinoa. Osasun arloko barrien inguruko alertak bialduko ditu. Ganera, foru erakundeak argitaratutako informazino eta eduki guztiak kontsultau ahal izango dira, eta aplikazinoak modu grafikoan erakutsiko ditu interes handieneko datuak, esate baterako, erabiltzailea dagoan lekutik hurren dagozan farmaziak eta supermerkaduak.
BizkaiUp erabilteko ez da erregistratrorik egin behar, ezta informazino personalik emon behar be. Android eta iOs denda birtualetan eskuratu leiteke aplikazinoa, doban.
Irauteko sortu dabe BizkaiUp, herritarren eta Foru Aldundiaren arteko beste topagune bat izateko helburuz. Covid-19ak dituan ondorioei buruzko informazino garrantzitsu eta nabarmenenari, intereseko zerbitzu eta eduki barriak gehitzen joango dira, Android eta iOS sistemen dendetan bersino barriak plazaratu ahala. Bersino horreek eskuratzeko, herritarrek aplikazinoa eguneratu beharko dabe euren gailuetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!