Bizkaiko Batzar Nagusiek martian Osokoen eta Batzordeen saioak ez egitea erabagi dabe
2020-03-13 13:18 Pil-pileanMahaiaren eta Bozeroaileen Batzarraren jarduerak aurrera jarraituko dau eta Erregistroa be zabalik egongo da.
Bizkaiko Batzar Nagusietako Mahaiak, Batzordeen Batzarragaz ados jarrita, martian Osokoen eta Batzordeen saiorik ez egitea adostu dabe, COVID-19 birusa ez daiten zabaldu osasun arloko agintariek emon dituen aholkuak jarraituz.
Lurraldean bizi dan osasun egoerea kontuan izanda, Bizkaiko batzarrek hainbat neurri hartzea erabagi dabe. Aurreikusitako osoko biak eta hainbat batzorde ez egiteaz gan, akordioak, beste alde batetik, Ogasun eta Finantzetako Batzordearen jarduereagaz jarraitzea jasoten dau, bere eskumenen barruan dagozan hainbat foru arau proiekturen eta proposamenen tramitazinoagaz jarraitzeko. Saio horreetara batzarretako talde bakotxeko kide bakarra joango da eta egin beharreko botazinoetan botoaren ponderazinoa aplikauko da.
Mahaiak eta Bozeroaileen Batzarrak batzen jarraituko dabe, euren egitekoak gauzatzeko, behar dan guztietan, egokitzat hartzen diran neurriak hartzeko. Halanda be, gaurtik aurrera Mahaian aurkeztuko diran ekimen barriak atzeratu egingo dira, jagokezan epeak zenbatzeari jagokonez, Batzar Nagusien ohiko jarduerea barriro hasi arte.
Bizkaiko Batzarrek, postu bakotxak emoten dituan aukeren arabera, euren beharra etxetik egiteko edo malgutasuneko neurriak hartzeko aukerea emon deutse bere beharginei, osasun arloko agintariek hartutako neurriakaz kontzialiazinoa errazteko eta kutsatzeko aukerak murrizteko. Erabagiaren helburua, kutsadureari eusteko neurriak indartzeaz gan, azkenengo egunetan hartutako beste erabagi orokor batzuk eskatzen daben familiako kontziliazinoa erraztea da. Erakunde publikoei lan eredugarria egitea jagoke eta osasun arloko agintaritzatik sektore pribaduari egiten jakozan eskarien lehenengo lerroan jarri behar dira.
Holan, Bizkaiko Batzar Nagusiek bat egin dabe agintariek jakinarazo dabenagaz eta osasun arloko agintariek ezartzen dituen prebentzinorako neurriak betetea eskatzen deutsie Bizkaiko gizarteari
Gernikako Batzarretxea eta Enkarterriko Museoa
Mahaiak eta Bozeroaileen Batzarrak, Gernikako Batzarretxeko eta Abellanedan dagoan Enkarterri Museoko bisitak be bertan behera ixtea erabagi dabe, bestelakorik esan arte. Dana dala, herritarrek ohiko kanaletatik jaso ahal izango dabe informazinoa edo konsultak egin, egoitza bietako behargin batzuek euren ohiko ordutegian beharrean jarraituko dabe-eta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!