Bizkaie! agerkariak etxetik egingo dau lan datozen egunotan

Bizkaie! 2020-03-13 08:51   Pil-pilean

Martiaren 16tik 29ra Bizkaie! etxetik horniduko dogu.

Koronabirusak eragindako burukominari eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko agintariek egindako gomendioei jarraituz, Bizkaie!-k etxetik eguneratuko ditu barriak datorren astelehenetik, hilaren 16tik 29ra. Egoerea hain aldakorra danez, gorabeherei erreparau eta kasuan kasuko erabagiak hartu leikez Bizkaie!-ren zuzendaritzeak.

Bizkaie-ren ia 20 urteko ibilbidean, sekula holako egoerarik bizi ez dogun arren, espero dogu bisitariek gure jokatzeko eta lan egiteko modua ulertzea. Beti legez, barruan dogun guztia atarako dogu ahalik eta Bizkaie! onena eskaintzeko.

Eutsi goiari!!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu