Bost urte bete ditu 'Alea'-k

Bizkaie! 2020-01-16 11:14   Pil-pilean

Arabako aldizkari euskaldunaren ibilbidearen inguruko erakusketea ipini dabe Gasteizen.

Aurretik euskerazko beste aldizkari batzuk egon ziran Araban, baina Alea 2015ean sortu zan. Lehenengo zenbakia urte haretako urtarrilaren 16koa da, gaur bost urte. Urtebete geroago egin eban interneterako saltoa, eta, harrezkero, komunikabide multimedia zabala da, herrialdeko euskaldunen artean erreferente.

Bost urteko bidea ospatzeko, erakusketea antolatu dau Alea-k, Gasteizko Oihaneder Euskerearen Etxean. Bertan ikusi leitekez bost urteotako albiste, argazki eta kontakizun bereziak, aldizkariak bere orrietan batu dituan kontu guztien lagin esanguratsua. Zortziak bost Araban izenburua dau erakusketeak, Arabako zortzi kuadrillak eta Alea-ren bost urteak gogoan.

Urtarrilaren 17tik zezeilaren 2ra ikusi ahal izango da erakusketea Oihanederren. Inaugurazino ekitaldia 17n bertan egingo dabe, 19:00etan. Alea-ren komunidadearen inguruan batzen diran guztiei dei egin deutse bertan parte hartu deien.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu