Bizilabe Nerbioi-Ibaizabalera heldu da

Bizkaie! 2019-09-20 09:25   Pil-pilean

Zientzia eta teknologia tailerrak antolatuko ditue eskualdeko gazteentzat.

Elhuyarrek 2017an martxan jarritako Bizilabe proiektua Bizkaiko beste eskualde batera zabaldu dabe, Nerbioi-Ibaizabalera hain zuzen. Bizkaiko Foru Aldundiak eta eskualdeko udaletako gazteria sailek bultzatu dabe astialdi-ekimena, zientzia eta teknologia gaiak belaunaldi barrien artean sustatzeko. Urritik urtarrilera, 14 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako hamar tailer antolatuko ditue, eta ikasitakoa zezeilaren 15eko topaketan erakutsiko dabe, Basaurin.

Bizilabek STEAM moltsoko jakintzak lantzen ditu (Zientzia, Teknologia, Injinerutzea, Arteak eta Matematikea). Gazteen artean zientzia eta teknologiarako zaletasuna eta motibazinoa bultzatzeaz batera, sen ekintzaile eta sortzailea emon nahi deutse.

Beste eskualde batzuetan antolatu izan ditu Elhuyarrek Bizilabegaz lotutako jarduerak. Nerbioi-Ibaizabalen kasuan, baina, lehenengo edizinoa da orain hasiko dana. Urritik urtarrilera, eskualdeko zortzi herritan hamar tailer egingo ditue: gazteak astean behin batuko dira, hainbat eduki landu eta sortzeko. Zezeilaren 15ean, Bizilabe STEAM Festibalean erakutsiko dabe hori lan guztiori, Basaurin.

Honeetan herriotan egingo dira tailerrak: Arrigorriagan, Basaurin, Ugaon, Galdakaon, Orozkon, Urduñan, Zeberion eta Etxebarrin. Ganera, Arrigorriagakoak Zaratamoko gazteentzat be badira, eta, Orozkokoak, Arakaldokoentzat.

Bizilabe Nerbioi-Ibaizabal ez da hor amaituko, 2020an segidea izango dau. Eskualdeko STEAM diagnostikoa egingo dabe, eskualdeko gazteek alor horren inguruan daben eretxia eta jarrerea aztertu, eta hobetzeko neurriak hartzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu