ONCEren Astea Euskadin
2019-09-17 08:09 Pil-pileanEuskal Erkidegoko uriburuetan, irailaren 17tik 21era: ONCEren Astea.
Irailaren 21ean, ONCEren Eguna Euskadin Bilboko Bizkaia Aretoan ospatuko da, BBK Fundazinoaren, Bilboko Udalaren, Bizkaiako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoa jaso duaen astearei amaierea emonez.
Erakundeak egunero egiten dauen lanaren barri emotea da asmoa, bertan dabizenen gaitasunak ezagutarazoz; bestetik, herritarrei be aukerea emon nahi deutse persona itsuen azalean jarri eta holan hareek sentiduten dabena hobeto uler deien; eta azkenik, anaikidetasun egun bat be ospatzea, erakundeetako agintariakaz batera, aurten jubilatu diran eta lanerako ezintasun iraunkorra jaso daben langileak omenduz.
ONCEren Asteak aukera emongo deutse Euskadiko afiliatuei hainbat bisitaldi gidatuen bitartez Bilboko San Mameseko estadioa; Gipuzkoako Foru Jauregia eta Bilboko Udaletxea barrutik ezagutzeko, azken horretan harreera egingo jake Arabiar Aretoan.
Persona itsuen gaitasunak eta abileziak sustatzeko hainbat tailerretan parte hartzeko aukeera be egongo da astean zehar: Bapateko Antzerkiaren Tailerra, ONCEren Bilboko Lurralde Ordezkaritzan (Perez Galdos, 11); edota Bitxiak Sortzeko Tailerra ONCEren Gasteizko Agentzian (San Prudentzio, 18). Bestalde, persona itsuek sukaldean trebezia frogatzeko aukerea be izango dabe, Bilboko Aingeru Etxebarria Sukalde Eskolan egingo dan Euskal- Sushiaren Tailerrean.
ONCEk bat egingo dau Mobikortasunaren Aste Europarragaz
ONCEren Asteak Euskadin bat egingo dau Mobikortasun Aste Europarragaz, eta horretarako bai Bilboko eta Donostiako udaletxeetako Mobikortasun eta Jasangarritasun Sailek, Dbusegaz batera, bultzatu eta antolatutako egitarauan hartuko dau parte. Alde batetik, Itsu-Txakurren ONCEren Fundazinoko (FOPG) teknikariek ezagutzera emongo dabe txakur horreek egiten daben lana Donostiako Alderdi Ederren Jar zaitez nire lekuan jardunaldian, eta herritarrek euren azalean bizi ahal izango dabe esperientzia, irailaren 18an.
Bestetik, Bilboko Arenalean, Zentzumenen Tunela jarduerea ONCE Euskadiko teknikariek eskainiko dabe Mobikortasun Azokearen barruan; bertan herritarrek, antifaza soinean dabelaz, ganerako zentzumenek zelako garrantzia daben ulertzeko aukerea izango dabe.
Juan Mª Aburtok parte hartuko dau ONCEren Eguneko ekitaldi nagusian
Irailaren 21ean, Euskadiko ONCEren Eguna ospatuko da Bilbon eta Bilboko Alkateak, Juan Mª Aburtok gidatuko dau, goizeko 11:00etan Bizkaia Aretoan egingo dan ekitaldi nagusia; Euskal Erkidegoko hiru lurraldeetako persona afiliatuak eta langileak batuko dira.
Ekitaldian urte osoan Euskadiko ONCEk egindako lanaren barri emoteaz gan, aurten jubilatu eta lanerako ezintasun iraunkorra jaso daben langileak omenduko ditue; Yasmina Garcia afiliatuaren musika emonaldiaz gan Rakel Rodriguezek zuzentzen dauen Arymux konpaniaren zeinu eta jantza saioa be eskainiko da.
Azkenik, Euskadiko persona itsuen erralidadea ganerako herritarrakaz konpartiduteko ekitaldia amaitu eta kalejira erraldoi bat egingo da Abandoibarra pasealekutik Salveko zubian egongo dan ONCE eszenatokira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!