Rubik kuboaren II. Nazinoarteko Txapelketea Bilbon

Bizkaie! 2019-08-29 13:42   Pil-pilean

Hainbat herrialdetako 75 gaztek hartuko dabe parte.

Asteburuan, abuztuaren 31n eta irailaren 1ean, Bilbon barriro egingo dabe Rubik kuboaren txapelketea, Bilbao Open Rubik 2019 izenburupean. Igaz antolatu eben lehenengo aldiz. Bilborocken jokatuko da lehiaketea, hainbat modalidadetan, eta publikoa doban sartu ahal izango da.

Parte-hartzaileak, 75 danetara, mundu guztiko hainbat herrialdetatik datoz. Munduko rankingean gora egitea izango da euren helburua, World Cube Association (WCA) nazinoarteko erakundeak araututako txapelketea dalako Bilbokoa. Modalidade honeetan jokatuko dabe: 3x3x3, 2x2x2, 4x4x4, 5x5x5, 6x6x6, Pyraminx, Megaminx, Skewb, Square-1, 3x3 esku bakarragaz, 3x3 hankakaz eta 3x3 itsu-itsuan. Lehiakide bakotxak bost Rubik kubo osotuko ditu txanda bakotxean, eta erdiko hiru denporen batez bestekoa egingo da.

Batik bat, gazteentzat pentsautako txapelketea da. Horregaitik, aurtengo parte-hartzaileen batez besteko edadea 16 urte da. Igazko irabazlea 20 urteko Eder Olivencia González izan zan.

Uriko gazteei astialdiko aukera barriak emoteko asmoz eratutako Ideiak Martxan programearen emoitzea da Bilbao Open Rubik. Gazte bik egindako proposamena aintzat hartu eban Udalak, eta igaz jarri eban txapelketea martxan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu