Caballer FX pirotekniak irabazi dau Bilbo Uria Saria
2019-08-26 07:50 Pil-pileanZazpi konpainiak hartu dabe parte aurtengo lehiaketan.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Valentziako Caballer FX etxeari emon deutso XXIX. Bilbo Uria Su Artifizialen Saria, Aste Nagusian ikusitako ikuskizun piroteknikorik onena eurena izan dalako, epaimahaiaren arabera. Astelehenean, hilak 19, bota zituan su artifizialak konpainia irabazleak.
Aste Nagusian, gauero, epaimahaikideak suak ikusteko batu dira. Hainbat erespide hartu ditue kontuan: aireko espazioaren okupazinoa; koloreen garbitasuna, intensidadea, distirea eta iraupena; koloreak, argitasuna, formak; efektuen dotoretasuna eta soinua; eta abar.
Caballer FX-ren kasuan, epaimahaikideek uste dabe argiaren, kolorearen, soinuaren eta iraupenaren arteko orekea lortu dauela, eta horregaitik emon deutsie lehenengo saria. Bestetik, ikus-entzuleen saria be emongo dau Bilboko Udalak, herritarren eretxia kontuan hartuta. Oraindino ez dituenez eretxi guztiak batu, irailean emongo dabe sari horren irabazlearen barri.
Kontuak kontu, Bilboko jaietako ekitaldirik jentetsuena izan da, beste behin, su artifizialena. Udalak emondako datuaren arabera, gitxi gorabehera 100.000 lagun batu dira gauero ikuskizun piroteknikoak ikusteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!