Lurrunezko hiru tren martxan jarriko ditue asteburuan
2019-08-22 10:43 Pil-pileanBurdinbidearen Euskal Museoak antolatu ditu bidaiak.
Euskotren soziedade publikoak kudeatzen dauen Burdinbidearen Euskal Museoa bere bildumako antxinako trenak martxan jarten dabil abuztuko astegoienetan, uda sasoia bisitariak erakarteko momentu aproposa dalakoan, oporraldiei eta eguraldi onari esker. Zapatu eta domeka honetan be ez dau hutsik egingo proposamen berezi horrek: hiru zerbitzu egongo dira Azpeitia eta Lasao artean, lurrunezko trenean.
Abuztuaren 24an, zapatuan, tren bi egongo dira, 12:30ean eta 18:00etan. Domekan, hilak 25, beste bat, 12:30ean. Lurrunezko trenek Azpeititik urtengo dabe, han dagoalako Burdinbidearen Museoa, Lasaora helduko dira Urolako Trenaren bidea izan zanetik, eta buelta Azpeitira.
Bidaiariek antxina trenetan zelan ibilten zan ezagutu ahal izango dabe, izan be, lurrunezko lokomotorea erabilteaz gan, bagoien barruko aldearen dekorazinoa eta ezaugarriak gorde ditue. Tren barruko beharginak, ganera, sasoi haretako uniformeakaz jantzita joaten dira.
Bide batez, lurrunezko trenean bidaiea egitera doazenei museoa bera ikusteko gonbidapena egin deutse Euskotrenek. Izan be, Euskal Herriko trenbideen lehengo eta oraingo ondare baliotsua batzen da bertan: lurrun, diesel zein argindar bidezko makinak, bagoiak, burdinbideetako tresnak, argazkiak, datu historikoak, uniformeak eta trenakaz lotutako erlojuen munduko bilduma osoenetako bat.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!