Kaskagorrik irabazi dau txosna dotoreenaren saria

Bizkaie! 2019-08-22 08:49   Pil-pilean

Dekorazinorik eskasena Uribarrirena dala ebatzi dabe herritarrek.

Kaskagorri txosnea | Ikusi handiago | Argazki originala

Herritarren botoek erabagitakoari kasu eginaz, Bilboko Konparsek Kaskagorriri emon deutsie aurtengo Aste Nagusiko txosnarik dotoreenaren Kanpaia Saria. Marijaia buru, konparsakideek osterea egin dabe Arriaga atzekaldeko txosna horretaraino, eta Kanpaia emon deutsie. Jaiak amaitu arte hantxe egongo da.

Historian bigarren aldiz irabazi dau Kaskagorrik Kanpaia. Oraingo honetan, ganera, boto-emoleen babes zabalari esker, % 70,14k haren alde egin dauelako. Konparsearen 30. urteurrena gogoratzen dau dekorazinoak, Asterix, Kaskagorriren ohiko irudia, protagonista nagusi dala. Eta zuk, ez duzu ezer egingo? leloa be agiri da, injustizien aurrean jentearen inplikazinoa eskatzeko.

Beste alde batetik, Uribarri konparseari Eulia Saria emon deutsie, dekorazinorik eskasena edo gatzbakoena dalakoan. Kasu horretan be, kalejiran joan dira konparsakideak eta Marijaia txosna horretara, saria emoten. Eulia ikusgai egongo da Uribarrikoen txosnan, San Nikolas eleizearen alboan, Aste Nagusia amaitu arte.

2007tik emoten ditue urtero Eulia eta Kanpaia sariak. Batetik, dekorazinoan egindako ahalegina eta erabilitako irudimena txalotu nahi dabe Konparsek; bestetik, hurrengo baten ahalegin handiagoa egiteko bultzadea emon nahi deutsie Eulidunari. Orain arte, Kanpaia Sariaren palmaresean Hontzak (bost bidar irabazi dau) eta Eguzkizaleak (lau) dira jaun eta jaube.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu