Nazinoarteko hiru film, Zornotzako Femeninoan zikloan

Bizkaie! 2019-02-05 09:17   Zinemea

Gaur, martitzena, lehenengo emonaldian, Iciar Bollainen Yuli emongo dabe.

'Yuli', Iciar Bollainen filma | Ikusi handiago | Argazki originala

Zornotzako KINE Zineklubak genero-ikuspegidun zikloa antolatu dau zezeilean. Martitzenetan izango dira proiekzinoak, arratsaldez, Zornotza Aretoan. Gaur, hilak 5, Yuli emongo dabe, eta 12an eta 19an izango dira beste saioak. Hiru pelikulak emakumeek zuzendutakoak dira.

Iciar Bollainen orain arteko azken lana da Yuli film luze kubatarra. Carlos Acosta jantzariaren bizitzea kontetan dau, nahi eban lekura heltzeko izan zituan trabak eta gainditu behar izan zituan aurreretxiak. Balletean rol garrantzitsuak izan zituan lehenengo mutil baltz kubatarra izan zan Acosta. Munduko agertoki ospetsuenetako izarra izan zan.

Proiekzinoa arratsaldeko 20:15etan hasiko da. Filma emoteaz gan, Zornotzako Talde Feministeak saioa aurkeztuko dau. Izan be, zikloaren antolakuntzan hartu dau parte.

Zezeilaren 12an, Alice Rohrwacherrek zuzendutako Lazzaro Felice film italiarra emongo dabe, hori be 20:15etan. Azkenik, hilaren 19an, Celia Rico Clavellino espainiarraren Viaje al cuarto de una madre ikusi ahal izango da. Hiru filmak azken hileotan estreinautakoak dira, beraz, emakumeek egindako lanez gozetako ez eze, zinemagintzako joera barriak ezagutzeko balioko dau Femeninoan zikloak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu