Mendi Short lehiaketea martxan

Bizkaie! 2018-10-09 09:55   Zinemea

Egile amateurrek bialdu leikiez mendiaren eta abenturearen inguruko film laburrak.

Bilbao Mendi Film Festival jaialdiak egile amateurrentzako lehiaketea antolatu dau, 5. Mendi Short. Jaialdiaren gai nagusiagaz bat eginaz, zentzu zabalean mendiagaz lotutako filmek hartu ahal izango dabe parte: Alpinismoa, eskaladea, abenturea, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia eta abar.

Antolatzaileek zehaztu dabenez, gehienez bost minutuko film laburrak onartuko ditue, 2018an egindakoak. Zemendiaren 11ra arte aurkeztu leitekez lanak. Irabazlea 2018ko Mendi Film Festival jaialdiaren bigarren astegoienean proiektauko dabe, Bilboko BBK Salan. Abenduaren 7tik 16ra arte egingo dabe Mendi Film Festival.

2014tik egiten dabe, urtero, Mendi Short. Orain arteko lau edizinoetan, gehienbat bertoko zinemagile amateurrek irabazi ditue sari nagusiak. Esate baterako, Alex Areizagaren Fandango izan zan igazko irabazlea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu