Dana prest 2018ko Herri Urratserako

Bizkaie! 2018-05-11 13:36   Euskerea berbagai

Senperen egingo dabe Seaskako ikastolen aldeko jaia, domekan, hilaren 13an.

Argazkia: Bob Edme/Seaska | Ikusi handiago | Argazki originala

Aldarrikapenez betetako Herri Urrats izango da aurtengoa, Ipar Euskal Herriko ikastolek Frantziako Gobernuari euren eskaintzearen kalidadea bermatzeko eskatzen deutsie eta. Ikastoletan gero eta ikasle gehiago dagozan arren, Hezkuntza Sailak ez ditu irakasle gehiago bideratu nahi. Hori salatzeko, tanborrada jentetsua egin eben aurreko asteburuan Baionan, 7.000 bat lagun batu ziran. Senpereko lakuaren inguruko ospakizunean be lekua izango dau aldarrikapen horrek.

Urtero legez, baina, ondo pasetako eta ekitaldi kultural ugariz disfrutetako aukerea be emongo dau 2018ko Herri Urratsek. Edizino honetako abestia sortu dauen 2zio taldearen rap doinuak zuzenean entzun ahal izango ditue bertaratzen diran euskaltzaleek eta izen handiko beste artista asko be oholtzan izango dira: Anita Parker, Korrontzi, Josea Tapia eta Besamotzak, The Inspector Cluzo, Oihan Vega...

Horrezaz gan, umeen txokoa, bertsolariak, abentura ibilbidea, tailerrak eta beste jarduera ugari egongo dira. Hori guztia, zazpi gunetan banatuta, Euskal Herriko herrialde bakotxeko bat. Ibilbidean aldaketa nabarmenik ez, Senpereko lakuaren inguruko txangoa ohiturazkoa bihurtu da Herri Urratsen.

Gazteen arteko Erronka jokoa, ostera, azken urteetako barritasuna da. Igaz jentearen erantzun ona ikusita, aurten barriro egingo dabe gazteen arteko lehiaketa hori. Goizeko 10:30ean hasita, hainbat edadetako neska-mutilek probak gainditu beharko ditue Senpereko zirkuituan zehar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu