Etxe-k eta 2zio-k egin dabe Herri Urratsen abestia
2018-04-05 08:43 Euskerea berbagaiPrefosta lemapean, maiatzaren 13an egingo dabe jaia, Senperen.
2018ko Herri Urratsek badaukaz abestia eta bideoklipa. Seaskak egunotan aurkeztu dau Etxe-k eta 2zio-k egindako lana. Emoitzeagaz harro dagozala adierazo dabe Iparraldeko Ikastolen ordezkariek, Manex Erdozaintzi Etxart Kolegioko ikasle, irakasle eta gurasoak plazer eta kemen handiz inplikau diralako.
Aurtengo kantea eta bideoklipa % 100 bertako produkzinoa dirala adierazo dau Seaskak, izan be, artista biek, Etxek eta 2zio taldeak, lotura estua dabe Seaskaren egitasmoakaz. Odei Barroso 2zioko sortzaile eta burua Seaskaren ikastola eta lizeoetan ikasitakoa da. Ganera, gaur egun, bertsolaritza irakaslea da hainbat ikastolatan. Barroso Ipar Euskal Herriko bertsolaririk ezagunenetako bat da, baina 2zion rap doinuak jorratzen ditu, euskeraz.
Etxek, ostera, 20 urtegaz ikasi eban euskeraz eta harrezkero Irulegi Irratian, Kanalduden, produkzino lanetan eta bestelakoetan ibili da. Buuzbu eta Kontrabanda taldeetan gitarra-jole dabil. Bere hiru seme-alabek Oztibarreko ikastolan eta Manex Erdozaintzi Etxart Kolegioan ikasten dabe. Hortaz, Etxek barru-barrutik ezagutzen dau Herri Urratsen antolakuntzea.
Ikusi bideoklipa hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!