Berlinale, gaur hasi eta zezeilaren 25era arte

Bizkaie! 2018-02-15 10:09   Zinemea

Hemeretzi film lehiatuko dira 68. edizinoko Sail Ofizialean.

Gaur, hilak 15, emongo deutsie hasierea Berlineko zinema jaialdiari; aurten lehen aldiz, animazinozko film batek edegiko dau Berlinale, Wes Andersonen Isle of Dogs lanak hain zuzen be. Pelikula hau izango da beste hamazortzigaz batera Urrezko Hartza eskuratzeko lehian ibiliko dana Sail Ofizialean.

Isle of Dogs filma Andersonek zuzentzen dauen bigarren animazinozko lana da, Fantastic Mr. Fox-en ostean. Jaialdia edegiko dauen pelikula honek isla baten bere txakurraren bila dabilen hamabi urteko mutiko baten istorioa dakarsku.

Sail Ofizialeko ganerako filmetako batzuk honeek dira: Erik Popperen U-July 2, Alonso Ruizpalaciosen Museo, Steven Soderbergh-en Unsane, Sang-soo Hong-en Grass eta Chiristian Petzold-en Transit.

Iragarri dabenez, Robert Pattinson, Joaquin Phoenix eta Isabelle Huppert aktoreak be izango dira aurtengo Berlinale-n.

Horrezaz gan, Berlineko Ohorezko Urrezko Hartza Willem Dafoe aktoreari emongo deutsie.

Azken buruan, edizino honetako epaimahaiburu izateko Tom Tykwer zinema zuzendari alemaniarra aukeratu dabe. Ganerako epaimahaikideak ondokoak dira: Cécile de France, Chema Prado, Adele Romanski, Ryūichi Sakamoto eta Stephanie Zacharek. Euren esku egongo da beraz, aurtengo irabazlea erabagitea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu