‘Danba!’ Nobela baltza ondu dau John Anduezak

Bizkaie! 2017-11-30 09:51   Kulturea

Helduentzako bigarren elebarri hau Elkar argitaletxeak argitaratu dau.

Gaztetatik dau John Anduezak idazteko zaletasuna. Askok telebistan aurkezle eta aktore lanetan ezagutu daben arren, gazteentzako hainbat lan idatzi izan ditu (Larunbatean Bukowskin, Kankaleko misterioa, San Ferminetan Lesakan eta Lepoan hartu). Orain dala hiru urte, barriz, helduentzako bere lehen elebarria kaleratu eban Prime-time izenekoa. Genero baltzeko lana izan zan ha baina umorerako tartea be baegoan liburu horretan. Orain, barriz, Danba! Nobelea ondu eta egileak argi laga dau, honetan ez dagoala umorerako tarterik, nobela gogorra da, baltza izan nahi dau.

Paula Badiola abokatua da Danba! elebarriaren protagonistea eta Bilbon bizi da bere alabeagaz. Zoriontsu dabil uri horretan, nahiz eta sasoi modernoek inponidutako erritmo eroa ahal dauen moduan eroaten dauen.

Bilbok halandabe bere alde iluna eta biolentoa be badau, emakume baten gorpu hila azaldu da Zugaztietako ur-putzuan; eta gorpu hori iceberg makabro baten agiriko muturra besterik ez da izango.

Udagoien kolorez inguratuta, heriotzeari aurrez aurre begiratzeko tenorea helduko jako protagonisteari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu