Igor Yebrak 'Sodre' Uruguaiko Ballet Nazionala zuzenduko dau
2017-11-29 11:41 KultureaJantzariak urtarrilaren amaieran hartuko dau kargua.
Ilusino handiagaz jaso dau jantzari bilbotarrak orain arte Urugaiko Ballet Nazionalaren zuzendari izandako Julio Boccak egin deutsan eskaintzea. 2018ko urtarrilaren amaieran hartuko dau Yebrak Montevideoko kargua.
Sodre Ballet Nazionalaren eta Igor Yebraren arteko hartu-emonak 2012an hasi ziran; urte haretan, bilbotarrak La viuda alegre ikuskizunean protagonista izateko konbita jaso eban. Bost urte eta gero, irailaren erdialdean jaso eban jantzariak zuzendari kargua hartzeko eskaintzea.
Yebrak albistea jaso eta Montevideoko konpainiagaz hainbat kontu adostu eta gero, eskaintzea onartzea erabagi dau orain eta hunkituta azaldu da Sodre-k eta Uruguaiko Kultura ministroak beragan jarritako konfiantzeagaitik.
Bilbokoak ibilbide luzea egin dau jantzari moduan. Victor Ullateren eskolan, Madrilen, hasi zan eta haren konpainiagaz emon eban jauzia oholtzara, 1988an. Handik Australiara egin eban salto eta bertako ballet konpainiagaz bakarkako ibilbideari ekin eutsan. 2004an, barriz, Ivan Izugarria laneko protagonistea izan zan Kremlingo Kongresu Jauregian eta 2006an bere jantza eskolea zabaldu eban Bilbon. Bertan irakaslea da eta atzerrian egiten dituan ikuskizunakaz buztartzen dau bere jarduna.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!