'Errementari' filma urriaren 28an estreinauko dabe Euskal Herrian
2017-09-15 10:15 ZinemeaPaul Urkijok zuzendutako pelikulearen proiekzinoak Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko zinemearen asteari hasierea emongo deutso.
Errementari Sitgeseko zinema jaialdian estreinau ostean, Donostiara egingo dau salto,. Izan be, datorren urriaren 28an, Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemearen astea hasiko da eta egun horretan bertan Paul Urkijok zuzendutako filma izango da jaialdia inauguretako ardurea izango dauena.
Patxi Errementari Ipuin herrikoiaren personaian dago oinarrituta euskerazko film luze hau eta bertan Kandido Uranga, Itziar Ituño, Ramon Agirre, Eneko Sagardoy eta Uma Bracaglia aktoreak agertzen dira, besteak beste.
Arabako herri baten, 1843an, dago kokatua istorioa, Lehen Gerra Karlistearen ostean, hain zuzen be. Alfredo izeneko Diputazinoko komisario bat jazoera bat ikertzen dabil, eta arrastoek baso sakonean dagoan errementari bildurgarri batengana daroe. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek haren ganeko istorio ilunak kontetan ditue, lapurreta, hilketa eta demoninoakaz egindako tratuen ganekoak. Egun baten, Uxue izeneko neskatxu batek errementaria misteriotsuan sartu eta agirian lagaten dau Patxi Errementariak izkutatzen dauen egi harrigarria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!