Zinebik 3.183 film labur jaso ditu
2017-09-06 11:44 ZinemeaBilboko Nazinoarteko Jaialdiak John Huston zinemagilea omenduko dau aurten.
Zemendiaren 10etik 17ra egingo dabe Zinebiren 59. edizinoa eta dagoeneko lanak aurkezteko epea amaitu da. Guztira, 3.183 film jaso eta horreen artean Sail Ofizialean lehiatuko diranak aukeratuko ditue.
Irabazleei fikzinozko, dokumentalezko eta animazinozko urrezko eta zidarrezko Mikeldiak emongo deutsiez.
Danetara, 98 herrialdetatik heldutako lanak lehiatuko dira, horreen artean 70 Euskal Herrikoak. Ganerakoen artean, 671 Espainiakoak dira, 417 Frantziakoak, 238 Alemaniakoak, 101 Argentinakoak, 130 Mexikokoak… Aitatu behar da, Albania, Kazakhstan eta Kosovoren moduko herrialdeek be parte hartuko dabela ekimenean. Antolatzaileek adierazo dabenez, gune geografiko eta kultural anitzeko partaidetzeak zinemaldi beterano honen nazinoarteko izaerea definiduten dau.
Bestalde, Zinebik John Huston zuzendari, gidoilari eta antzezle estadubatuarra omendu nahi izan dau edizino honetan. Aurtengo kartelaren protagonistea da aktorea ganera; Oscar Marine diseinugile eta marrazkilariak sortu dau eta zinemagilea eta beti ahoan eukan zigarroa nabarmenduta agiri dira irudian, zeluloide lataz osotutako mendiaren ganean, izan be, Hustonek berrogei film luze baino gehiago zuzendu zituan.
Era berean, Bilboko zinemaldiak bat egin nahi izan dau zinemagile handiaren heriotzearen 30. urteurrena gogoratzeko ekitaldiakaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!