Euskerara itzulitako beste film bi estreinauko ditue urtea amaitu baino lehen
2017-08-16 10:50 ZinemeaZinema Euskaraz egitasmoaren bidez, The Jungle Bunch eta Sagu and Pagu ikusi ahal izango dira zinema-aretoetan.
Zineuskadi erakunde publikoak bultzatzen dau Zinema Euskaraz programea, ume eta gaztetxuentzako nazinoarteko zinemako estreinaldiak euskeraz be egon daitezan. Uda ostean hiru film euskerara bikoiztuta emongo dituela iragarri eben orain dala aste batzuk, Ninjago Lego, Hurrak eta lapurrak 2 eta Paddington 2.
Orain, 2017aren azken txanpan beste pelikula bi be euskeraz ikusi ahal izango dirala aurreratu dabe, Zineuskadiren balorazino-batzordearen ebazpenean jaso danez.
Lehenik eta behin, The Jungle Bunch estreinauko dabe, urriaren 22an. Maurice da filmeko protagonistea, tigrea dala uste dauen pinguinoa. Oihaneko bere lagunen alboan, abentura handiak biziko ditu. Frantzian arrakasta handia izan dauen telesaila dago marrazki bizidunetako film honen oinarrian.
Abenduan, ostera, Sagu and Pagu helduko da aretoetara, euskerara bikoiztuta. Izatez Turkiako pelikulea dan arren, Dibulitoon euskal konpainia arduratu da nazinoarteko banaketaz. Kasu honetan be animaliak dira protagonista eta idortutako leku baten bizi diranez, animalia batzuek altxor ezkutu baten bila espedizinoa egingo dabe. Euskerazko bersinoa abenduko zein egunetan estreinauko dan ez dau zehaztu Zineuskadik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!