Korrontzi taldeak zemendiaren 8an aurkeztuko dau 'Tradition 2.1' disko barria Basaurin

Bizkaie! 2013-07-16 15:40   Musikea

Korrontzi folk talde bizkaitarrak (Mungia, 2004) 2013ko zemendian argitaratuko dau lan barria, Tradition 2.1 izenburukoa. Taldearen laugarren diskoa izango da. Korrontzik tradizinoa eta folklorea gaurkotasunagaz lotuko dau. Herrialde askotan egin dira grabazinoak eta bertako kulturak txertatuko dira disko barrian.

Korrontzi folk talde bizkaitarrak (Mungia, 2004) 2013ko zemendian argitaratuko dau lan barria, Tradition 2.1 izenburukoa. Taldearen laugarren diskoa izango da. Korrontzik tradizinoa eta folklorea gaurkotasunagaz lotuko dau. Herrialde askotan egin dira grabazinoak eta bertako kulturak txertatuko dira disko barrian. Leku eta kultura anitzetako musikari laguntzaile piloa izango dau Tradition 2.1 diskoak.

Mungiako taldeak diskoagaz batera ekingo deutso etenbako bireari eta Agus Barandiaranen gidaritzapean, Euskal Herriko kultur ondarearen ordezkari bihurtuko da mundu zabaleko jaialdia ospetsuetan. Korrontzi Euskal Herriko folk taldea tradizino gaurkotuaren hausnarketa musikala baino ez da eta bere eskua luzatu gura deutso munduko musikeari.


Korrontziren 2013ko kontzertuak

Pasa dan apirilean, Frantzian, Nuits Celtiques Nesle jaialdian sarrera guztiak agortuta kontzertua eskaini ondoren, honakoak dira udako datak:

Gaur, hilak 16, Barakaldoko Herriko Plazan, 22:30ean, Korrontzi eta Oinkari jantza taldea izango dira zuzenean.

2013-07-18 Rovinj (Kroazia).

2013-07-19 Piran (Eslovenia).

2013-07-22 Genazzano (Italia).

2013-07-23 Erroma (Italia)– 16:00etan, Master Class.

2013-07-23 Erroma (Italia)– 22:00etan.

2013-07-25 Frontignan (Frantzia).

2013-07-26 Cambridge (UK): Cambridge Folk Festival.

2013-07-27 Cambridge (UK): Cambridge Folk Festival.

2013-08-03 Tolbaños De Arriba - (Burgos).

2013-08-16 Zizurkil (Gipuzkoa).

2013-08-24 Elvas (Portugal).

2013-08-27 Altsasu (Nafarroa).

2013-09-07 Bilzen (Belgika).

2013-09-14 Ermua (Bizkaia).

2013-11-08 Basauriko Social Antzokian (Bizkaia).

2013-12-08 Durangoko Plteruena Kafe Antzokian (Bizkaia).

2013-12-21 Urkabustaiz (Araba).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu