Bertoko eta kanpoko abestiak, 'Sortuko dira besteak' kantaldi barriztuetan
2012-11-21 12:51 MusikeaEuskal Herriko kantari klasikoen abestiez gan, nazinoarteko hainbat abeslariren lanak batuko ditue Eñaut Elorrietak, Alex Sarduik, Mikel Urdangarinek, Pettik, Arantxa Irazustak eta Pier Paul Berzaitzek Sortuko dira besteak ikuskizun barriztuan. Lehenengo emonaldia Elgetako Espaloia kafe antzokian dabe, domekan.
Euskal Herriko kantari klasikoen abestiez gan, nazinoarteko hainbat abeslariren lanak batuko ditue Eñaut Elorrietak, Alex Sarduik, Mikel Urdangarinek, Pettik, Arantxa Irazustak eta Pier Paul Berzaitzek Sortuko dira besteak ikuskizun barriztuan. Lehenengo emonaldia Elgetako Espaloia kafe antzokian dabe domekan, ostean, Bilbon, Gasteizen eta Donostian kantauko dabe.
Sei kantarien asmoa eta gogoa, alde batetik, Euskal Herriko kantari klasikoen abestiei beste arnas bat emotea da, eta, bestetik, nazinoarteko ahots handi batzuen doinuak euskerara ekartea. Jacques Brel, Leonard Cohen, Pablo Milanés, Loreena McKennitt eta Rolling Stonesen abestiak aukeratu ditue, besteak beste.
Danetara, lau zuzeneko egingo ditue, lehenengoa, Elgetako Espaloian, zemendiaren 25ean, eta ostean, abenduaren 1ean, Bilboko Arriaga antzokian; 15ean, Gasteizko Principal antzokian, eta 22an, Donostiako Kursaalen.
Euskal kantagintzak emondako abesti enblematikoen eta nazinoarteko musikarien kantez gan, Amets Arzallus bertsolariak eta Bernardo Atxaga idazleak testu argitaratu bakoak, beren beregi prestautakoak, errezitauko ditue emonaldian.
Sortuko dira besteak aukera ederra izango da Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi eta Imanolen kantez, edo Ne me quitte pas eta Amsterdam (Jacques Brel), So long Marianne (Leonard Cohen), The old ways (Loreena McKennitt), Tu gitana (José Afonso), Yo pisaré las calles nuevamente (Pablo Milanés) eta L’estaca (Lluis Llach) doinuen bersinoez gozetako. Pieza rockeroagoak be eskainiko ditue, Ruper Ordorikaren edo Rolling Stonesen abestien moldaketak.
Xabier Leteren omenezko lehenengo bira arrakastatsutik haren sormen ezagunenak berreskuratuko ditue, esaterako, Euskal Herri Nerea, Altzateko jaun edo Lore bat zauri bat. 30 abestiko errepertorioa atondu dabe emonaldi bakotxerako.
Sei kantariak bigarrenez batu dira taldeko kontzertuak eskaintzeko, izan be 2011n, Xabier Leteren omenezko emonaldietan alkartu ziran. Hain zuzen be, musika-estilo eta nortasun ugariduen hasierako topaketa harek bideratu dau aurkeztu barri daben ekimena, Sortuko dira besteak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!