Antonio Mororen 'Valoisko Isabelen erretratua', Bilboko Arte Eder Museoan ikusgai zemendira arte

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-07-10 15:53   Kulturea

Valoisko Isabel erretratua lana izango da Bilboko Arte Eder Museoko Obra Konbidadua zemendiaren 7ra arte. Eretratuaren bersino bi dagoz ikusgai museoko 7. aretoan, bata jatorrizkoa, Antonio Morok pintetakoa, eta bestea, haren ikasle Alonso Sánchez Coellorena.

Valoisko Isabel erretratua lana izango da Bilboko Arte Eder Museoko Obra Konbidadua zemendiaren 7ra arte. Eretratuaren bersino bi dagoz ikusgai museoko 7. aretoan, bata jatorrizkoa, Antonio Morok pintetakoa, eta bestea, haren ikasle Alonso Sánchez Coellorena. Lan biak Várez Fisa bildumakoak dira.

Obra Konbidaduaren aurkezpenean Arte Eder Museoko zuzendari Javier Viar, museoko Bildumen Saileko buru Javier Novo eta Iñaki Azkuna Bilboko alkatea izan dira.

Valoisko Isabel (1546-1568), Frantziako II.aren eta Medeciko Katalinaren alabea, Felipe II.agaz ezkondu zan Parisen, 1559ean. Antonio Morok 1560ko hasikeran egin eban erretratua. Korteko erretratuen arloko margolari onenetakoak izan ziran Antonio Moro eta Alonso Sánchez Coello, bata maisua, eta bestea, dizipulua. Soiltasun handiko pinturea da" adierazo dau Javier Novok. Moro eta Sánchezen lanak korteko giroa eta sasoiko intimotasuna ezagutzeko aukera ederra dira, Novoren eretxiz.

Isabelen erropen dotorezia ikusita, aditu askok poentsatu eben ezkontzako jantzia zala, baina antza erreginean frantsesen erara ezkondu zan. Halanda be, eretratuen daroan diamantezko kurutzea ezkontzan eroian. Erropak sano aberatsak dira, bitxiz hornidutakoak. Aitatutako jantzia Isabelen ondadunen ionbentarioan agiri zan hil zanean, 50.000 marabedi balio zituan.

Jatorrizko lana eta kopia izateri jagokonez, kalidadez, biak parekoak dira, nabarmendu dau museoko Bildumen Saileko arduradunak. Sánchez Coelloren pinturan, akaso, zurruntasun handiagoa igartzen da Valoiseko Isabelen jarreran.

Korteko erretratuek garrantzi berezia izan eben XVI. eta XVII. mendeetako Europako pinturan. Errege, erregina, printze eta aristokraten irudiak jasoteaz aparte, poderearen ikonografia lez hartu eben indarra erretratuek. Monarkiaren parte izatearen garrantzia azpimarratzen dau erretratuak" Novok alzaldu dauenez.

Arte Eder Museoko 7. aretoan dagoz ikusgai Valoisko Isabelen irudi biak; gela berean Moro, Sánchez Coello eta Pantoja de la Cruzen beste lan batzuk dagoz, giro berekoak danak.

Obra Konbidadua programea 201. urtean ipini eban martxan Bilboko Arte Eder Museoak, beste erakunde batzuek itxitako lanak aldi batean erakusteko. Banco Santander Fundazinoan 2004tik babesten dau ekimena. Gaur egunera arte, 38 deialdi egin ditue, eta danetara 45 artelan aurkeztu dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu