Sigma Project taldeak Eskoziako saxofoi biltzar baten parte hartuko dau

Bizkaie! 2012-07-09 14:47   Musikea

Munduko XVI. Saxofoi Biltzarra egingo da St. Andrewsen, Eskozian, garagarrilaren 10etik 15era bitartean, eta han izango da Sigma Project taldea, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzinoagaz.

Munduko XVI. Saxofoi Biltzarra egingo da St. Andrewsen, Eskozian, garagarrilaren 10etik 15era bitartean, eta han izango da Sigma Project taldea, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzinoagaz. Aurten, St. Andrews uriko unibersidadeak 600 urte bete dituala aprobetxauta antolatu dabe bertan biltzarra.

St. Andrews unibersidadearen inguruan bizi dan uria da eta hango instalazinoak erabiliko ditue antolatzaileek ekitaldiak antolatzeko. Kontzertu nagusiak, esaterako, unibesidadeko areto nagusian izango dira; bertan, jesarrita 1.000 lagun ingururentzako lekua dago. Dana dala, neurri askotako gelak erabiliko dira, egitarauko ekitaldien arabera, izan be master class, kontzertu, enssembleak, bakarlariak eta abar izango dira.

Josetxo Silgeiro, Andres Gomis, Angel Soria eta Miguel Romerok saxofoi-jotzaileek osotzen dabe Sigma Project. Taldeak 2008an egin eban debuta Kursaalen, Donostiako Musika Hamabostaldian. Musika garaikidea egiten dabela dinoe, eta hausnarketea, ikasketea eta doinuen ikerketea aldarrikatzen ditue eskola tradizionalaren aurrean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu