Jazzber Bermeoko XV. Jazzaldia, garagarrilaren 4tik 6ra

Bizkaie! 2012-06-25 15:55   Musikea

Jazzber Bermeoko XV. Jazzaldiak hiru kontzertu eta jam session bat eskainiko ditu garagarrilaren 4tik 6ra. Aurten Getxoko Jazzaldiko lehiaketearen finalerako aukeratutako Tobias Menhart Quintet eta Miroslav Hloucal Quartet taldeek joko dabe Bermeon.

JazzberBermeoko XV. Jazzaldiak hiru kontzertu eta jam session bat eskainiko ditu garagarrilaren 4tik 6ra. Aurten Getxoko Jazzaldiko lehiaketearen finalerako aukeratutako Tobias Menhart Quintet eta Miroslav Hloucal Quartet taldeek joko dabe Bermeon. Aingeru Astui Bermeoko Udaleko Kultura, Gazteria eta Hezkuntza Saileko zinegotziak eta Joseba Verdes Jizz-jazz taldekokideak aurkeztu dabe Jazzber 2012 prentsaurrekoan. Eskualdeko jazzaldi bakarra da.

Jazzber garagarrilaren 4an hasiko da Bermeoko Kafe Antzokian, Miguel Salvador Project taldeak 20:30ean eskainiko dauen kontzertuagaz. Viaje a Etreum diskoko soinu moderno eta minimalistak aurkeztuko ditue.

Miguel Salvador gitarrista bilbotarrak ibilbide luzea dauka jazzaren munduan. Hainbat taldeetan jo ostean, 2007an bere proiektua abiatu eban. Igaz, Viaje a Etreum bere bigarren diskoa argitaratu eban. Salvadorregaz batera, Mikel Anduezak (saxoa), Jon Pirisek (kontrabaxua) eta Borja Barruetak (bateria) osotzen dabe taldea.

Garagarrilaren 5ean, Tobias Meinhart Quintet taldeak joko dau. Alemaniatik dator Meinhart boskotea. Jazz indartsu eta garbia eskainiko dabe Kafe Antzokian, 20:30ean. 2011an kaleratutako Doublemoon diskoko abestiak ekarriko ditue Bermeora.

Miroslav Hloucal Quartet talde txekiarrak garagarrilaren 6an egingo dau zuzenelpa. Hloucal tronpeta-jotzailea sano ezaguna da eta makina bat proiektutan paret hartu dau. Emoanldia 20:30ean hasiko da, Kafe Antzokian.

Barikuan bertan amaituko da jazzaldia, ohiko Jam Session egitarauagaz. Izaro Irish Pub egin ditue da, 22:30etik aurrera.

Aingeru Astuik Jazzber eskualdean egiten dan jazz jaialdi bakarra dela gogoratu dau aurkezpenean. Jaialdiak Bermeo eta inguruko herrietako jazz musika zaleei, eta musika zaleei orokorrean, kontzertuekaz gozetako eta jazza hobeto ezagutzeko aukerea emoten deutse, bere esanetan.

Jazzber jaialdia Bermeoko Udalaren Kultura, Gazteria eta Hezkuntza Sailak eta Jizz-Jazz kultur taldeak antolatu dabe, Bizkaiko Foru Aldundia, Izaro Irish Pub, Bermeoko Kafe Antzokia, Oizmendi Telebista eta Itsuki Irratiaren laguntzinoagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu