Ingalaterrako Oompah Brass taldeak irabazi dau VII. Haizetara

Bizkaie! 2012-06-25 14:30   Musikea

Sari nagusia Ingalaterrako Oompah Brass taldeak irabazi dau. Tresna-jolerik onenarentzako saria Oompah Brass taldeko tronpetajolearentzat eta Wombo Orchestra banda frantziarreko bateriajolearentzat izan da; eta publikoaren saria berezia, barriz, Badabimbumband talde italiarrak jaso dau.

VII. Haizetara, fanfarria, banda eta kaleko musika taldeen jaialdiaren azken egunean banatu ditue lehiaketako sariak eta adituen epaimahaiak erabagita, sari nagusia Ingalaterrako Oompah Brass taldeak eroan dau, 10.000 euro.

Publikoaren sari berezia (ikusleek erabagia) Italiako Badabimbumband taldearentzat izan da. Saria: 4.000 euro, Dendariak alkarteak emona.

Tresna-jolerik onenarentzako saria (sari nagusia emoten dauen epaimahaiak erabagia): Oompah Brass taldeko tronpetajolea eta Wombo Orchestra banda frantziarreko bateriajolea izan dira. Kasu honetan, Interklabe tokiko enpreseak emon dau saria.

Beste alde batetik, epaimahaiak, parte hartu daben taldeen maila altua dala eta, Wonbo Orchestra bandeari Epaimahaiaren Sari Berezia emotea erabagi dau (Amorebieta-Etxanon antolatzen diran ekintza kultural batean joteko konpromisoa).


VII. Haizetara

Kaleko musikarik onena izan da aurten be Zornotzan. Fanfarrien, banden eta kaleko musikearen lehiaketea joandako astegoienean egin da Zornotzan. Edizino honetan inoiz baino talde gehiagok emon dau izena; 15 herrialde desbardinetako 41 talde aurkeztu dira. Proposamen horreen artean, antolatzaileek 9 talde aukeratu zituen lehiaketan parte hartzeko. Taldeen musika estiloak askotarikoak izan dira; hasi brass klasikotik eta hardcorea, punka, balkanikoa, hip-hopa, jazza, perkusinoa, etab. egon dira. Jaialdiagaz herrian kultura eta aisiari eskainiko jakon denporaldiari hasierea emon jako, izan be, hurrengo hileotan Amorebieta-Etxanoko 1. pintxo ibilbidea, Zornotzan Jan Alai, Enrike Renteria aire zabaleko pintura lehiaketea eta herriko jaiak ospatuko dira.


Parte-hartzaileak

VII. Haizetara jaialdian parte hartu daben taldeak ondokoak dira: Orkestra (Euskadi); Oompah Brass (Ingalaterra); South River Jazz Band (Portugal); Wombo Orchestra (Frantzia); Gadjp (Katalunia); Badabimbumband (Italia); Pullup Orchestra (Suitza); Pollerapantalon (Argentina); eta Fanfare Shukar (Errumania).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu